2015/10/08

Edurne

Aurkezpena

Kaixo:

Haur eta Lehen Hezkuntzako irakaslea naiz eta nire izena Edurne da.

Azken urte hauetan lanean ari naizen ikastetxean Elkarbizitza Plana osatu ondoren, Eskola mistotik Eskola Hezkidetzailea abiatzeko norabidea ezarri genuen ardatz nagusitzat. Hori dela eta, ikastetxeko izenaren ordezkari gisa azalduko naiz ikastaro honetan. Gauzaturikoa praktikara eramaten saiatuko naiz eskola komunitate kide guztien inplikazioarekin.

Talde-lan birtual honetan, alde batetik, teknologia digitaleen erabilera handiagoa eta ezaguera sakonagoa izango ditudalakoan nago, eta, beste aldetik, kideen arteko hartu-emonak aberasgarriak eskuratzeko aukerarik ezin hobeagorik egongo da.

Inoiz anka sartzerik agerian egotekotan argitzeko edo zuzentzeko bideak luzatuko dizkidazuela eskertuko nuke.


Argi zuria gustokoa dut bere deskonposizioan ostadarren koloreak ikus daitezke. Hots, begiratzen duzun prismaren arabera ondorio anitza atera dezakegu.


Hegazti txikiak, txoriak, gustokoak ditut. Baso-, ibai-, Itsaso- edo etxe-aldekoa izatea berdin zait. Hegalditik duten begirada orokorra dute, gorputa lumaz estalita dago, ikusmen onekoak dira eta kantu zoragarriak botatzen dituztelako.



Aurreko guztia elkartuz, “Txoria Txori” abestian topa daitekeela uste dut: izan ala ez izan, errespetua, onarpena, aniztasuna, nahia, gogoa, … garen modukoak garelako.


Kontaktuan jarraituko dugulakoan, agur térdi

Edurne

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina