2015/10/26

hausnarketa I.1.3

Hezkidetza: gakoak, konpetentziak eta balioak… hausnarketa honen laburpena egin behar badot, ikastarokideek egindako aportzioaz baliatuko naizela esan behako neuke. Zenbat informazio jasotzeko eta elkartrukatzeko ahalmena dogun biltzen garenean. Oso lagungarria izan da ta gauza interesgarriak agertu dira, gerarako erabilgarriak, definizo mailan zein teoria eta praktika mailan. Danon artean lan ederra egin dogula uste dot. Orain! ..., nire definizioa egitea, gatz ( zaila) egiten jat. “Hezkidetza” kontzeptuaren definizioa?, nire hitzetan? Pertsonak askatasunez ondo elkarbizitzeko muga bako hezkuntza. Izan daieteke, baina, ba al da hau hezkidetzarako “propioa” ? edo oso orokorra?. Ez naiz ni definizioetan oso aritua. Hezkidetzarako arrazoiak ikusten dodaz aldiz: generoen arteko potere desbardintasuna, desbardintasun honek dakarren biolentzia, eraikitako rol desbardinen zama … batzuk eta besteentzako, bizi proiektuaren aukera egiteko askatasun eza ( nahiz eta gaur egun oso askeak garala pentsatu arren), mendeetako inertzia kulturala, … Arrazoiak. Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana abiapuntu moduan hartuta, 1.2. puntuan azaltzen dan Hezkuntza‐komunitatearentzako erronken artean, E atalean,” Eskola‐komunitate osoaren atxikimendua lortzea, genero‐indarkeriari aurrea hartzeko, kasuak lehenbailehen detektatzeko eta biktimei arreta egokia eta eraginkorra emateko” izenburupean dagoena , hauxe apiatzen da hirugarren paragrafoan: Emakume eta gizonen berdintasuna eta hezkidetza eskolan landuz gero, epe luzera sexismoa etengabe deusezta daiteke eta, horren ondorioz, genero‐indarkeriari eusten dioten balioak eta portaerak ere bai. Hala ere, datuek erakusten digute berariazko esku‐hartzeak egin behar direla genero‐indarkeriari aurrea hartzeko, gizarte‐arazo horri epe motzean erantzun eraginkorra eman ahal izateko.
“Emakume eta gizonen berdintasuna eta hezkidetza “ Honegaz lotzen dodan curriculum ezkutua da, neskeengan eta mutileengan doguzan iguripen desbardinak eta horreen arabera darabilgun batzuk eta besteentzako eskakizun maila, arreta, gomendio, … desbardina. Hizkuntzaren bitartez esaten dogunari eta guk geuk dogun egiteko moduari so eginez, hauek ekiditzeko bideak bilaturik, gainditzen joango gara kulturalki errotuta doguzan ohitura asko. Beharrizan handia dogu honetan. Pesimista egongo naiz gaur akaso, baina ez dot nire inguruan aurrepen handirik ikusten, sinesmen faltsu desegin behar dirala … ba lan makala!!!. Neskak halakoak eta mutilak bestelakoa garala nonahi entzuten dot, bardin da txikiak, adin ertainekoak edo nagusiak diran, kulturala dala eta guk halan hezten doguzala esatean erantzuna: zuk uste?, keba! Nik ez! Berezkoa dau, txiki-txikitarik. Gu bai gagozala txiki-txikitarik curriculum ezkutua jasotzen eta transmititzen. Askoren sinesmen faltsua hau dala hain zuzen uste dot, kontzientzia hartuta dagozala eta egoki jokatzen dabela uste izatea. Desegin beharra oraindik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina