2015/10/23

Hezkidetzaren inguruan hausnartzen

Lagun artean askotan tokatu zait Hezkidetza zer den azaltzea eta gaiarekin loturaren bat ez duen pertsona bati azalpen sinple bat ematea pentsa baino zailagoa gertatu zait beti.

Estereotipoak Hezkidetzaren helburuetako bat azaltzeko abiapuntu egokia izan daitezkela iruditzen zait. Galdetu didan horri horrela hasten natzaio: jaio aurretik ere nolakoak izan behar dugun adierazten zaigu,adibidez, haurdun dagoen emakumeak oso mezu ezberdinak entzungo ditu espero duen umearen sexuaren arabera; famili askok oraindik jaiotzear dagoen umearen gela kolore urdinaz edo arroxaz margotzen du, umearen arropa eta kolorea ere desberdina izango da. Mutileei orokorrean mugimendua bultzatuko duten jostailuak oparitzen zaizkie, hala nola, baloiak, zapatilak, kirol arropa... Neskeeei berriz zaintzarako bere gaitasunak hobetuko dituztenak, panpinak, sukaldeak... edo apain-apainak egotekoak, makilajeak, printzesa soinekoak... Neskengan balore eta jokabide batzuk indartzen dira eta mutilengan beste batzuk. Eta horrela infinituraino.
Hau dena azalduta batzuk pentsakor gelditzen dira eta sorpresa adierazten dute, ordurarte ez zuten behin ere horrelako gauzatan pentsatu, eta, hara, ba egia da!

Bideo honek oso ondo azaltzen du egoera:

"Las niñas pueden".

Hala ere, badira tematiagoak eta ezetz, horrek ez duela eraginik, desberdinak gara eta kitto, neskeei printzesak, panpinak eta kolore arrosa gustatzen zaizkie eta mutileei baloiak, kotxeak eta borrokan ibiltzea. Orduan pentsakor gelditzen dena ni izaten naiz. Eztabaidarako gogoaren arabera adibideak jartzen jarraitzen dut, baina azken aldian, hori horrela ote den ez dakidala eta konprobatzeko era bakarra ume guztiak estereotipoen zamarik gabe heztea izagon litzatekela  esaten diet.


Emakumeen kontrako bortizkeria gelditzeko bide eraginkorren hezkidetza ardatz izango duen hezkuntza sistema bat delako. Hau nire ustez, hezkidetza lantzeko arrazoi nagusia da. Baino askoz ere gehiago badira: emakumeak sexismoa eta bortizkeri sexuala etengabe jasaten ari direlako gure gizartean, komunikabideak eta batez ere iragarkien industriak emakumeen gorputza objetu bihurtu eta hipersexualizatzen jarraitzen dutelako, genero estereotipoak zama handi bat direlako neska zein mutilentzat, nerabe eta gazteen artean jabego eta dependentzian oinarritzen diren ohiko maitasun ereduak bizirik jarraitzen dutelako (laranja erdia, printze urdina, jeloskortasuna maitasunaren adierazle, kontrola, jabego sentimentua...), emakumeen batazbesteko soldata gizonena baino bajuagoa izaten jarraitzen duelako eta abar, eta abar luze bat.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina