2015/10/19

Ni eta sare sozialak, benetako erronka

Sare sozialak saretu, saretu ... esaten dana ... ez dakit baina zoratuuuu! zati baten bai.
Dana ikertu behar dala eta aspaldian hasi nintzan, baina garau bateri be inongo lehentasunik emon barik. Twitter, google+, eta pinterest izan ziran sortzen joan nintzen kontuak eta azkena facebook. Ikastaroko oraingo erronka instagram izan da niretzako. kontua sortu dot baina oraindik ez dot elikatu. Izatez, ez dot bat bera ere elikatzen. Elikatu, hitz magikoa niretzat. noiz?, zelan?, ...Arakatu eta aukeratu beharra dago gauza interesgarriak eskaini ahal izateko. Hori bait dala nire ustez sare sozialen betebeharra edo emon beharko geunskion erabilera. Baina horretarako denbora behar dala batetik eta mesfidantza bestetik ez deutset inoiz garrantzi handiagorik emon. Mesfidantza bai. Facebookarekiko batez ere. Norberaren biziaren erakuslehio moduan ikusten neban nahiz eta Janire Estebanez-en ikastareoetan bestelakorik entzun. Norberak kontrolaten daualala norberaren buruarenganako informazioa, beraz, saretu gure dana edo ez norberaren eskuetan dagoela kriterio arduratsuari jarraituz.
Horrez gain, sare sozialen erabilera hezgarria be aipatzen dau. Hori agian izango da ikastaro honetan aipatzen dan ziberaktibismo hezkidetzailea behar bada. Interesgarriena?, komunikazioa, informazioa, interakzioa errazteko baliabideak dirala. Erabileraren kontura esan, informazioa konpartitzeko, elkartrukatzeko aukera handia emoten dabela sare sozialak . Twitter-ek adibidez jasotzen dozuna oso erraz hedatzeko aukera emoten dau.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina