2015/11/05

Emakumeen aurkako indarkeriaren borroka


Gaur egun, emakumeen aurkako indarkeriak gure gizartean pilpilean jarraitzen duen arazo larri bat da. Arazoa, historian zehar, gizonen eta emakumeen artean izan diren botere harremanen adierazpena da. Aspalditik, emakumeok gizonen menpe egon gara eta gizonen aldetiko diskriminatuta izan gara. Hau da, emakumearen indarkeriaren bitartez emakumeak behartu egiten dira gizonarekiko menpekotasunean.



Emakumeen aurkako indarkeriak ez dira eraso fisikoetara mugatzen (adibidez, kolpe, jipoi, labankada nahiz itotzeak eta tortura fisiko mota dezberdinak). Horrez gainera, hitzezko arasoak, mehatxuak, kalte edo sufrimentu sexual eta tatu psikologiko txarrak ere kontutan hartu behar dira. Indarkeriek, unekoak nahiz modu jarraituan gerta daitezke baina, edonola ere, ondorio fisikoak eta baita psikologikoak ere biltzen dituzte.


Emakumeen aurkako indarkeriak edozein eremutan gertatu ohi da: etxean, bikote-harremanetan, gizarte instituzioetan, eta abar. Emakumeok, emakume izateagatik, gizartean dauden ereduak badirudi derrigortuta gaudela betetzen eta, hala ez bada gertatzen, oso ondorio txarrak sortzen dira. Hauek izan ahal dira indarkeriaren adierazpen eta ondorio garrantzitsuenak: suizidioak, argaltzeko dieta kaltegarriak, autoestimuaren eskasa, xantaiak, bortxaketak eta abusu sexualak, kolpeak…


Datuei erreparatzen badiegu, estatistika oso kezkagarriak ikusten ditugu. Esate baterako, azkenengo urteetan indarkeriari buruz gero eta gizon gehiago atxilotzen ditu ertzaintzak. Zoritxarrez, gure inguruan, gero eta emakumeen aurkako indarkeria arazoak hasten dira. Komunikabideetan, adibidez, ikusten da indarkeriaren kausak eta erasoak gure errealitatean parte bihurtu izan direla. Hori oso arriskutsua da, batez ere, gazteengan, nork batzutan “normaltzat” hartzen dituzten erasoak, irainak, eta abar.


Baina, zer egin behar dugu egoera honen aurka? Hau ez da galdera erreza, proposamenak badaude baina lan gogorra da. Emakumeok indarkeriak salatu behar ditugu, zigor zorrotzagoak, lege bereziak...egin behar dituzte.


Datuen arabera, egunero hiltzen da munduan emakumeren bat aipatutako arazo honengatik. Nik uste dut, irakasle ikuspuntutik batez ere, heziketa dela oso garrantzitsua. Gure erronka nagusiena da neska eta mutilen arteko berdintasunean heztea, gizartean dauzkagun estereotipoak desagertu ahal izateko. Heziketa da, orduan, konponbidea.
Etxeko heziketa, eskolakoa, kaleetakoa.

Aste honetako esku hartze hezkidetzaile errez bat proposatu nahi dut:


Eskola batean gertatutako eraso bat (DBHko bi ikasleen arteko eraso fisikoa edo mikrobiolentziari buruzko kasu bat, esate baterako) tutoria klasean aztertzea.


1.- Erasoa testuinguruan kokatuko dugu, hau da, NON? NOIZ? ZERGATIK? NOLA? galderak erantzungo ditugu.


2.- Eztabaida bat: ikasleek talde txikietan banatuta, idatziz zein ahoz eraso honen aurrean bere aldeko eta kontrako argudioak adieraziko dituzte


3.- Talde handian komunean jarriko dira dauden ikuspuntuak beti eraso honi garrantzia emateko helburuarekin.


4.- Ondorioak jasoko dira.


Gida bezala ideia hauek eztabaida pizteko izango ditugu:


-Erasoak indarkeriaren aurkako borrokan eta tokian tokiko berdintasunaren alde kokatu behar garela


-Eraso mota guztiei garrantzia eman behar diegula


-Gizartean mito, estereotipo eta aurreiritzi ugari daudela genero indarkeriarekin lotuta


-Erasoak leku guztietan azaltzen direla eta eskolan, batez ere, gu behartuta gaudela espazio segurua sortzen


-Eraso baten aurrean funtsezkoa dela lekukoen rola zein den aztertzea










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina