2015/11/25

HEZKIDETZA SUSTATZEKO LEGEDIA



HEZKIDETZA SUSTATZEKO LEGEDIA


Azken urteetan Hezkidetza heziketa-politika arautzeko gertatzen joan diren legeak eraginda ikusi da. Euskal hezkuntza sisteman emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko lege desberdinak ditugu.


“Hezkuntzari buruzko Lege organikoak” (2006ko maiatzaren 3a) xedeen artean printzipo nagusiak ditu ikastetxeetan estereotipo sexistak, aurreiritziak, indarkeria, gatazkak, diskriminazioa eta abar baztertzeko. Lege honen printzipioak ere Heziberri 2020 dokumentuan isladatzen dira. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak hezkuntza-sistema hobetzeko argitaratu duen plan berria da. Nik, berritzegune batean DBHko aholkularia izanik, uste dut Heziberri marko pedagogikoa dela lege nabarmenena. Nahiz eta gure inguruan beste legedi garrantzitsuak duela urteetatik berdintasuneranzko bideak ireki dituztela izan, Heziberriri dagokio curriculumaren transformazioa arautzea.


Heziberri markoa erreferente punto bezala hartu beharko dugu baina aipatzekoa da ere  “Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plan”a, 2013an sotutako dokumentu bat, non biltzen diren gizarte eragile ezberdinen ekarpenak gure ikastetxeetan hezkidetza planak eta hezkidetzarekin lotutako ekintza dezberdinak burutu ahal daitetzela.


Legeria honen erabilgarritasunari buruz nire iritzi pertsonala hurrengoa da: erabilgarria da guztiok erreferentzia-marko bat izan dezagula baina aldaketa adierazgarriak gure gizartean gerta daitezela, askoz gehiago behar da. Eskola hezitzaile bat lortzeko lan egiteak ez du ezertarako balio komunikabideak ere, botere publikoen jokaerak, etab. ez badira hezitzaileak eta ez badute lan egiten helburu berez.


Bestalde, “hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana”ren agertu zen bulkada azken denboretan disolbatuz etorri dela esan behar dut. Arrazoiak hainbat dira, nire iritziz. Alde batetik, heziketa-agente desberdinen arteko koordinazio txarra nabarmendu behar da eta, askotan ere, heziketa-agente desberdinen arteko elkarlanaren absentzia.


Etorkizunari begira galdera asko etortzen zaizkit burura. Esate baterako:


-Derrigorrezkoak izango dira Hezkidetza planak ikastetxe guztietan?


-Nola da posible ikastetxe batek erabakitzea berdintasun-plana egin ala ez?


Bukatzeko hau ere esan nahi dut:


-Hezkidetza ikasgeletara irits dadila era sistematiko eta errealean, irakasleen prestakuntza ezinbestekoa dela.


-Elkarbizitzarik ez dagoela baterako hezkuntzarik gabe.

-Sasoi dela ikastetxe guztietan bizikidetasun-planak genero-berdintasunaren aukeraren azpian egin daitezela.

Marijose#hausnarketa#legedia

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina