2015/12/09

HIZKUNTZAREN GARRANTZIA; EZINEZKOA DA EZ KOMUNIKATZEA



HIZKUNTZA ETA SEXISMOA    Imagen relacionada


Komunikazioaren teoriek diotenez, ezinezkoa da ez komunikatzea, beraz, zer/nola komunikatzen dugu??

Gai honen inguruan, oso garrantzitsuak iruditu zaizkit material hauetan agertzen diren ideia hauek:

*Hizkuntza bat komunikatzeko kodea izateaz gaiz, balore eta sinesmenen transmisorea da, eta errealitatea modu batetakoa edo bestelakoa egitera eramaten gaitu; honek botere handia ematen dio hizkuntzari.
*Hizkuntza ez da sexista, baizik eta sexista, hizkuntzaren erabilera da, errealitatea sexista delako, eta hizkuntza errealitatearen isla da.
*Gizarteak ikuspegi androzestrista duenez (gizona balore unibertsalen zentroa eta neurria), erabiltzen dugun hizkuntzak androzentrismoa islatu eta indartu egiten du.
*Euskararen erabilera sexistaren adibideen artean, larrienak honako hauek iruditzen zaizkit:
     -GIZONA generiko gisa erabiltzea.
     -jauzi semantikoa: hitz baten esanahi orokorretik espezifikora pasatzea, abisurik gabe (generikoa       eta maskulinoa nahastuz)
     -egi orokortzat hartzen ditugun “gezur androzentristak” (sufragio unibertsala, demokrazia…)
     -sexuen araberako ezugarri eta balorazio desberdinak (edertasuna, ahultasuna…// indarra,
      boterea…)
     -umorearen aitzakiarekin egindako adierazpen sexistak
*Konturatu gabe, irudien bitartez, gizonen presentzia indartu eta emakumeena ezkutatzen dute eskuartean erabiltzen dugun hainbat materialak (testuliburuak, argi eta garbi).
*”Inbertsio araua” oso tresna erabilgarria da hizkuntzaren adierazpen sexista batzuk egiaztatezko..

                                                        «El idioma no se deja reglamentar tan fácilmente»


*Gai hau ere oso interesgarria iruditu zait, konturatezn ez garen alderdi bat delako, eta, aipatzen den moduan, komunikabide askok barregarri bihurtu nahi izan dutelako hizkuntza ez sexista erabiltzearen aldarrikapena. Nire ustez, honek, atzerapausu handia suposatu dezake, ez baldin bada, azterketa sakonagoa egiten, erraza delako barregarritasun horretan geratzea eta, beraz, aurreratu beharrean atzeruntz joateko arriskua dago, beste gai batzuetan esan den moduan, desikasteko lana handituz.


*Artikulu zabal honetan, itzulpengintzan eta feminismoaren arteko ezaugarriak aztertzen dira:

-Nahiz eta itzultzaile kopuru handiagoa izan emakumeena gizonezkoena baino, itzultzaile ezagunenak gizonezkoak dira.
-Itzulpengintzan feministek egindako lanetan, hizkera patriarkalaren azterketa egin da.
- Itzulpenen bitartez, hizkera berri bat sortzen saiatu dira.
- Feminismoak erabili dituen baliabide batzuk aipatzen ditu
-Ingelesetik gaztelerara itzulitako lan batzuen itzulpen sexista ere agerian uzten du.


                                                Hizkuntza hezkidetzaile eta ez sexistarako gidak eta baliabideak (euskara, gaztelania...) | Hezkuntzan erabiltzeko hizkuntza-jarraibideak. Eulàlia LLedó Cunill. EMAKUNDE. 2008.

*Datuen artean, deigarria iruditu zait, hizkuntza ez sexista erabiltzeko saikeretan ere, zein erraz eta maíz agertzen diren desberdinkeriak emakume eta gizonen trataeraren artean. Adibidez, EMAKUNDEk argitaratutako “HEZKUNTZAN ERABILTZEKO HIZKUNTZA-JARRAIBIDEAN” dokumentuan egiten den azterketan, ikastetxe desberdinetako material desberdinetan oinarrituta egiten duen azterketan argi geratzen da esandako ezaugarri hau.



*Hizkuntza ez sexista erabiltzeko erronka nagusia, alderdi guztietako sexismoa agertaraztea eta aldatzea da, hizkuntzak islatu egiten baitu errealitatea.

*Bestetik, hizkuntzaren azterketarako emandako jarraibideak oso garrantzitsuak iruditu zaizkit, eta bai gure eguneroko hizkuntza, eta baita erabiltzen ditugun materialak aztertzea ezinbestekoa.



     



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina