2015/12/17

PASAIAKO HERRITIK




Batelerei buruz dugun lehenengo datuak, Pasaiatik igaro ziren bidaiariek jaso zituzten XVII. mendean. Emakume hauek,  arraunketan zeharkatzen zuten kanala, pertsonak eta merkantziak urertz batetik bestera pasatzen. Irudi honetan  Pasaia Donibanek emakume hauei egindako omenaldia ikus dezakegu, ondo begiratu Pasaia osoan emakumeei egiten den aipamen bakarra baita. Pasaiak ia 16.000 biztanle ditu, lau barrutietan banaturik, 83 kale daude lau distritoak kontuan hartuta, baina kale bakarra dugu (Donibanen) emakume baten izenarekin, bueno, amabirjina baten izenarekin, Lourdes Txiki. Hau mingarria da, kontuan izanda arrantzale portu bat dela, hau da, gizonezkoek itsasoan zeuden bitartean emakumezkoek ziren herriko martxa eramaten zutenak.

http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/vasconia/vas23/23055090.pdf  

Pasaiako kasua, beste askoren artean, gure herri eta hirietan emakumeen daukaten errepresentazio ezaren beste adibide bat da. Sexudun banaketari erantzuten duen banaketa espaziala, publikoa gizonezkoentzat eta pribatua emakumezkoentzat. 

Zorionez, gure herrietan saikera interesgarriak egiten ari dira emakumeak bistaratzeko. 2014 Hernaniko Berdintasun Kontseiluak, herriaren kaleen izenen azterketa egin ondoren (80 kaletatik 6 emakumezko izenak daramate eta 24 gizonezkoen izenak), hurrengo proposamen hau aurrera eraman zuen: Kardaberaz kaleko izena aldatu, Andrekale izena berreskuratuz, horrela emakumeen kolektiboarimerezi duen errekonozimendua emanez.




Norbaitek esan zuen emakumeen mundua txikiagoa zela, errepresentazioa ez da adierazle bakarra, zenbait lekuen pertzepzioak gure mugikortasuna ere murrizte dute. Non sentitzen gara ziur? ze leku sortzen digute egonezina? Honen ingurun ikerketa ugari egiten ari dira herri eta hiri askoren puntu ilunak identifikatzeko.




Ikerketa hauen helburua erantzun bateratu baten antolakuntza izan beharko luke, lekuen pertzeptzioa aldatzeko eta gure mugitzeko eremua zabaltzeko. Zentzu honetan paradoxikoa iruditzen zait zenbait inkesten emaitzek diotena: emakumeek etxea leku ziurra bezala kalifikatzen dute, baina genero indarkeria kasu asko etxeetan ematen dira.

Espazio fisikoaren errepresentazioa eta pertzepzioa gure herrietan horrelakoa bada, halakoa ere gure ikastetxeetan. Azken aldi honetan arreta berezia eskeintzen ari zaio patioaren erabilerara, diagnostikoen emaitzek argi diote eredu patriarkalak gure ikastexeetan ere isla duela, hori dela eta eskuhartze interesgarriak egiten ari dira. Patioa ez da aztertu behar den espazioa bakarra, jangelaren azterketa ezinbestekoa iruditzen zait. Orain gutxi arte ez nuen hortaz pentsatu baina La lecciĆ³n de August liburuan protagonistak horrela zion: "jangela ordua, okerrena izaten da, han ematen baitira jazarpen gogorrenak".


Hori kontuan izanda, eremu horren azterketa xume bat egiten ari naiz eta ondorioak hurrengo hauek dira:
- Begiraleei (denak emakumeak, batazbesteko adina 50 urte ingurukoa) errespeto falta itzelak.
- Begiraleen autoritatea ez dute onartzen.
- Arauak puxkatzen saiatzen dira aldiro adibidez, ez dute beren platerak jasotzen. 
- Jangelako langileen lana ez dute behar den bezela baloratzen.

Zer dela eta izaten dute jarrera hori? Zaintza lana ez dutelako batere baloratzen, hortaz gure programazioetan arlo honen lanketaren garrantzia.

Espazio fisikoaren behaketa garrantzitsua bada, ez du garrantzi gutxiago espazio birtualak. Google-n chicas hitza jartzen badugu, agertzen zaigun lehenengo web orrialdea hau da: sexis, chicas sexys y hermosas. videos y fotos. Mujer jartzen badugu bilatzailean: mujer de hoy, moda, belleza, estilo, amor. Eskerrak neska edo emakume hitza idazten dugunean google-n emaitza ezberdina dela. Espazio birtualak aukera izugarriak ematen dizkigu gure interesak konpartitzeko, pertsona interesgarriak ezagutzeko, e.a., baina  eraso gune ere bihurtu daiteke. Gaur egun hainbesteko garrantzia duen dimentsio honetan, gure identitate birtuala eraikitzen ari gara; hortaz oso garrantzitsua da emakumeon errepresentazioaren sare sozialetan behaketa egitea.
http://www.hamaika.eus/tb/bideo/79602 

Gizonezkoek espazioa eta denboraren erabilpenaren jabe dira. Gure mundua beste modu batean antolatu, kudeaketa berri bat behar dugu, denbora eta espazioa berdintasunean banatzen den kudeaketa. Eskolak badu erantzunkizuna zentzu honetan.



 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina