2016/01/20

CURRICULUMA ETA BALIABIDE DIDAKTIKO LIKIDOAK

LABURPENA ETA BALORAZIO PERTSONALA      


                                             


    Gai honen inguruan, hasieran uste nuen baina askoz ere ikerketa eta material gehiago dagoela ikusi dut. Hauen artean, ideia hauek garrantzitsuak iruditu zaizkit:

*Orain arte, Hezkuntza-legedian oso gutxitan eta zeharkako gai eta balio gisa, azaltzen da HEZKIDETZA.
*Ikasleak mundo moderno likido baterako hezi beharrean, eskolak kultura solidoa transmititzen die, honen baitan, sistema patriarkalaren mezuak eta jakintza “naturalizatuak”; hauen guztien transmisio kate izaten jarraitzen du, beraz.
*Eredu hezitzailea, gaur egun, utopia bat da.
*Ikasleen gizarteratze-prozesuaren bitartez, ikaslea sistemara egokituko da eta sistemak bere horretan iraungo du (sexu-genero nortasuna osatuz, generoen hierarkizazioa mantenduz eta esparru publikoa pribatuarekiko hierarkizatuz).
*Sistema patriarkalean, sexu-diskriminazioa biologikoki justifikatzen duten teoría psikologikoak legitimatu dira.
*Historia zehar, hezkuntza-ereduak genero maskulino eta femeninoaren hierarkizazioan oinarritu izan dira, eta, ikasleek ezagutza berriak lehendik dituztenetan erlazionatuta osatzen dituztenez, hierarkizazio hori izango da oinarrietako bat.
*Gizonezkoek idatzi eta interpretatu dute historia, zientzia eta ezagutza guztiak, ikuspegi androzentrikoa objektibotzat hartuta eta transmitituz.

*Nire balorazioa OSO POSITIBOA da. Denbora asko pasatzen dut materialak bilatzen eta aukeratzen nire irakasle lana (eta, gaur egun, ikastolako beste mailetakoa) hezkidetzaileago izateko; gai honetan (eta formakuntza honetan guztian) eskaintzen diren baliabideak oso lagungarri zaizkit.
Gai honetan, UTOPIA hitzarekin geratu naiz. XEDE eta HELBURU bezala, oso ona iruditzen zait. Utopia: Eredu edo idealtzat hartzen den irudimenezko gizartea.

IKERKETA EDO PROPOSAMENA                 
                                                                    

  

Izugarri gustatu zait Zygmunt Baumanek-en HEZKUNTZA LIKIDOAREN kontzeptua.

    Eskolak gizartearen isla izan behar du, eta halaber, gizartean ematen diren arazoei erantzuten irakatsi.

Garai likidoetarako, hezkuntza likidoa: ur asaldatu, turbulentu hauetan barrerna ito beharrean, bizitzen eta surfeatzen jakingo duten pertsonak eraikitzeko beharra ezin ukatu”.

“ Etengabeko aldaketan dagoen mundu batean, honen baitan gertatzen diren aldaketen abiadura jarraitzeko adina eraginkorra behar du izan hezkuntzak. Hezkuntza likidoaren aurrez aurre gaude.”

    Baina, HEZKUNTZA LIKIDOA, modernitate likidoaren kontzeptuaren parte izanik, oso manipulagarria da, eta, berriz ere, likidotasun horrek interesen araberako balioen aukera justifikatu dezake. (“Modernitate likidoa eta pantaila anitzeko gizartea”)


DATUAK ETA ONDORIOAK

       Oso datu garrantzitsua iruditzen zait HEZKUNTZAren legediak HEZKIDATZAri ematen dion toki eskasa.

Marian Morenok dionarekin guztiz BAT nator:

-Irakasleon formakuntzaren beharra.
-Formakuntzaren eta hezkidetzaren derrigortasuna.
-Hezkuntza esparruko “autoritateen” formakuntza HEZKIDETZAN.

ERRONKAK                    


            “MATERIALES PARA LA OBSERVACION Y EL ANALISIS DEL SEXISMO EN EL ÁMBITO ESCOLAR” esaten da:

-“la mayor parte del profesorado tiende aconsiderar que no existen desigualdades”
-“también el profesorado –al igual que el resto de la sociedad–refleja y transmite los estereotipos sexistas… fundamentalmente dentro de lo que se denomina curriculum oculto”

Hori da, nire ustez, erronka nagusia: egiten dugun transmisio desberdintzaileaz konturatu eta aldatu

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina