2016/01/25

Orientazioa eta aukeren inguruan hausnartzen




Orientazioak etengabeko prozesua izan behar du hezkuntzaren maila guztietan, eta nik uste dut oso komenigarria izan dela gaiari buruz egin dugun azterketa genero ikuspegitik. Hau da, beharrezkoa da sexismoaren eragina aspektuak kontuan hartzea, horrek dakarren bazterkeriaren desagerpena sustatu ahal izateko.
Hezkuntza eremuan, Elene Simon hitzetan, gertatzen dena da “eskolak ez du bazterkeriarik sortzen baina elikatu, hezi eta inertziaz erreproduzitzen du beste norabiderantz ez jokatzeagatik”.


Hori gertatzen da curriculum esplizituak androzentrikoa izaten jarraitzen duelako eta  ezkutuko curriculum sexista (harreman formal eta ez-formaletan) era inkontzientean transmititzen delako.


EMAKUNDEk defendatzen duen moduan “hezkidetza ezinbestekoa da generoa sozializazio‐prozesu osoan orekatzeko, egokitzeko, konpentsatzeko eta neutralizatzeko”. Eta are gehiago, “tutoretza ere gune pribilegiatua izan daiteke, ikasleei genero‐estereotipoez ohartarazteko eta beren erabakitzean eragiten duten uste eta aurreiritzi sexistak desegiteko”.


Hezkuntza sisteman kontraesanak ere badaude:


  • Emakumeak eta gizonak berdinak direla esaten dugu baina Curriculuma oraindik androzentrikoa da
  • Hizkuntzaren erabilera ez-sexistaren erabilpena ez dago oraindik orokortuta
  • Espazioa eta baliabideak guztienak direla onartuta dugu baina oraindik ere mutilak nagusitu egiten dira espazioan eta baliabideak genero-rolen arabera erabiltzen dira
  • Neska eta mutilen partaidetza behar dela esaten dugu baina oraindik ere ez dugu sistematikoki kontuan hartzen
  • Guztien kezkak, zalantzak, nahiak, proiektuak … garrantzi berekoak direla adierazten dugu baina oraindik ere neskei arreta gutxiago ematen diegu.
  • Neska eta mutilen ekarpenen beharra baieztatzen dugu baina balio eskasagoa ematen diegu neskek esandakoari.
  • Edozein ikasketa edo lanbide edonorentzako egokia dela aldarrikatzen dugu baina oraindik ere espektatiba bereiziak ditugu neska eta mutilentzat genero-rolak indartuz
  • Argi dugu ‘ kontziliazioa ’ beharrezkoa dela baina, oraindik, presio itzela dute emakumeek horiek guztiak bere gain hartzeko


Marian Morenok, “Queremos coeducar” liburuan, orientazio eta tutoretza hezkidetzailerako gakoak ematen ditu:


  • Emakume izateko eta emakumeen egoteko erak baloratzea
  • Generoarekin erlazionaturiko aurreiritzien kritika tutoretza eta orientazio jarduera zein espazioetan txertatzea
  • Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea
  • Elkar ardura eta zaintza tutoretzan sartzea
  • Parte hartze parekidea sustatzea
  • Lanbidea izatearen garrantzia indartzea
  • Bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak aurkeztea


Aipaturiko gaien inguruko ikerketak


20145ean argitaturiko PISA txostenean agerian jartzen da egindako ikerketa guztietan genero-arraila mantentzen da. Hona hemen hau ulertzeko ematen diren arrazoien batzuk:


  • neskek matematika eta ingeniaritza ez aukeratzeko arrazoi nagusia autokonfiantzaren falta da
  • irakasleen aurreiritziek kalifikazioetan eragina dute
  • arreta jartzeko ere familien espektatibek islatzen duten genero eragina


PISAren arabera argi dago genero-arrailak ez duela zerikusirik emakume eta gizonek jaiotzetik ahalmen desberdinak izatearekin edota halako baldintzapenekin..


Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak


EUSTATek “Euskal AEko unibertsitateetan matrikulatutako ikasleak” argitaraturiko txostenean datu oso interesgarriak erakusten dizkigu.


  • Ikasleei begiratzen badiegu bi datu deigarriak daude: “Arteak eta Giza zientzietan emakumeen kopurua beti dela gizonena baino handiagoa” eta, aldiz, “Ingeniaritza eta Arkitekturan, emakumea gutxiengoa izanik, tesien kasuan 35 emakume eta 32 gizon topatzen ditugu.
  • Zuzendaritza kontuan hartuta askoz desoreka handia topatuko genuke
  • Nahiz eta datuak globalean begiratuta, emakume-doktore kopurua handiagoa izan, ikerkuntza jardueretan eta goi-mailako irakaskuntzan emakumeen partaidetza parekidea izatera iristeko oraindik beharreko bidea dago




  


Zein dira hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak?



Ikasleen banakako desberdintasunetatik abiaturik eta genero ezarpenak izan duen eragina kontuan harturik,  nondik hasi esku hartze hezkidetzailea sustatzen?


Nik helburu orokor hau azpimarratuko nuke edozein ikastetxetan lan egiteko:
“Ikasleak orientatzea, bizitzan, ikasketetan eta lanbidean bidea aukera dezaten, askatasuna eta aukera aniztasuna errespetatuz eta genero- baldintzapenik gabe”.


Desberdintasuna eliminatzeko ikastetxeetan ondoko aspektu hauek lantzea proposatuko nuke:


  • irakasleen eta familien aurreiritziak eta espektatibak berrikusi eta sexismoa baztertu
  • nesken konfidantza sendotu matematika eta zientzietan garatzen diren prozesuak ziurtasunez bizitzeko
  • mutilen jarrera hobetu (ikasteko orduak eta ikasteko laguntza zaindu, joko egokiak aukeratu…)


Institutu baten ikasleek oraintsu egindako bideo honetan bere interesak eta bere etorkizun profesionala aukeratzeko motibazioak ikus ditzakegu:



Laudio Ikastolako 6. orientazio akademiko eta profesionalerako azoka




Marijosesoto#hausnarketa#orientazioa

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina