2016/02/28

GATAZKAK HEZKIDETZAREN IKUSPUNTUTIK HAUSNARTZEN

1.  Gaiari buruzko balorazio pertsonala.

Gatazka prozesu positibotzat hartzea gako garrantzitsuena dela uste dugu. 

Bitartean, bakea berdin gerrarik edo gatazkarik ez definizioa herren gelditzen dela sinestea itxaropentsua iruditzen zaigu, hain debaluatua izan den kontzeptua izanda, injustiziak eta oinarrizko eskubideen urraketak gainditzeko definizio borobila hobestea tresna ezinbestekoa izango delako.

Eta bakearen harira Jule Goikoetxearen ponentzia interesgarri bat:
Bakea ez da existitzen, feminismoa bai
Jule Goikoetxeak aurkeztu zuen ponentzia UEUko 
 “Gatazka politikoa eta etorkizuneko bake feminista” ikastaroa.

Beste kontzeptu bereizketa interesgarria indarkeria eta agresibitatearen artekoa dugu. Lehenengoa portaera eredua den neurrian gaindi daiteke gatazka trataera egoki batez, eta bigarrena ezaugarri positibotzat har daiteke oztopoak gainditzeko behar den bizi-indarra da eta.

Paco Cascónen "Educar en y para el conflicto" txostenean defendatzen “probentzioa” kontzeptuak hezkuntzan aplikazio aberasgarriak dakartzala iruditzen zaigu. Prebentzioa gatazka belikoen kasuan erabiltzeko gomendioa egiten du, baina beste kasu guztietan gatazka prozesu eraikitzailea bada, gatazka sortu baino lehenagoko baldintzei erreparatu beharko genieke (pertsonak, prozesua eta arazoa), ez ekiditeko edo ezabatzeko, bestelako pertsonak, taldeak eta harremanak lortzeko baizik.
Horrekin batera, feminismoaren ekarpenak zer garrantzitsuak diren eskola eremuan genero indarkeriaren inguruko gatazkak eraldatzeko. Beraien artean, irabazle/galtzaile eskema apurtzearena eta horren ordez, irabazle/irabazle eredua bilatu; eta gatazketan objektu bihurtutakoa (sexu, etnia, klase e.a.) subjektu eta pertsona gisa ikustea.

Guztiz ados gaude gatazken trataeran genero ikuspegia aztertzea ezinbestekoa dela azpimarratzearekin. Azken finean, hezkuntzako profesionalei bizikidetzaren lanean eta gatazken trataeran genero-analisirik ez egiteak nolabaiteko indarkeria-konplize bihurtzen gaitu, genero-azterketarik eza indarkeria mota bat da eta.
  

2. Gaiaren inguruko ikerketa, baliabide edo proposamenen bat:

Carol Gilliganelek (1986) proposatzen duen “zaintza feministaren etika”ren planteamenduari oso baliotsua deritzogu gatazken trataeran, baloreetan oinarritutako heziketa iradoki egiten duelako, justiziaren etika (printzipio eta balore unibertsalak, eskubideak eta erantzukizuna) gatazken ondorioei heltzeko, eta zaintzaren etika(testu-ingurua, beharrak eta elkar-ardura) gatazken zergatiei ailegatzeko


 
3. Jardueraren inguruan jasotako ondorioak:

Orokorrean gaur egun inguruan ditugun gatazken aurrean irizpide hezkidetzaileak erabiltzen ditugula baiezta dezakegu. Ez kasu guztietan, eta ez hezitzaile guztiek, baina erruduna eta zigorra (“neurri zuzentzailea”) eskematik urruntzen goaz, eta zergatiak, testuinguruak eta ondorioak protagonismoa hartzen doaz.

Gatazka guztiak genero ikuspegi aztertzeko joera ez da hain ohikoa gure ikastetxean, horren inguruko kultura falta zaigu, eta askotan “generizazioa” ahaztu egiten zaigu.


 4. Hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak:

Hausnarketa, prestakuntza eta adostasuna behar ditugu gatazken trataera hezkidetzailea bermatzeko. 

Isabel Fernandezen bost eremuen lanketa oso baliabide interesgarria iruditzen zaigu. Batez ere, hirugarren eremuan proposatzen duen banakako tutoretzarena. 

Gaur egun, Curriculum Aniztasuneko ikasleekin jasota dago tutoretza mota hau eta izugarrizko eraginkorra da. Horretarako tutoreak astean bi ordu ditu banaka ikasleekin biltzeko eta beraien garapen prozesuan laguntzeko.

Erronka honetan, beste askotan bezala, administrazioaren jarrera ere aldatu beharko litzateke, izan ere, denbora eta baliabide gehiago beharrezkoak dira esku hartze eraginkorrak egiteko.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina