2016/02/19

Heziketa afektibo-sexualari buruz hausnartzen


     Izaki sexuatuak gara, sexualitateak jaiotzen garen momentutik hiltzen garen arte lagunduko digu, eta pertsona bakar eta errepikaezin bihurtzen gaitu. Sexualitatea aniztasuna da, norbera errepika-ezina den heinean pertzepzio, bizipen, sentimendu, emozio eta gorputza bizitzeko era propioak ditu, izaki sexuatu beste sexualitate daude beraz. 

Ta zer da ba sexologia?
Sexualitatea eraikuntza soziala da. Sistema patriarkalak ugalkortasunera zuzendutako sexualitate-eredua sustatu eta indartzen du eta kanpo dauden sexualitate-eredu anitzak, ez normaltzat hartzen ditu. 

Sexualitatearen bizipenak era pozgarrian bizitzeko afektibitateari duen garrantzia eman beharko diogu. Afektibitatea, norberarekin eta ingurukoekin harreman positiboak izateko pertsonen gaitasuna da. Afektibitatea eta sexualitatea estuki erlazionaturik daude.

     Gai hau jorratzeko baliabide gomendatua Arrasateko Udalak kaleratutako “Kili Kontuak. Sexualitatea haurrekin lantzeko ipuinak.” bilduma izan da. Ekimen honen helburua haurrekin sexualitatea modu zabal eta integral batean lantzea da:
-          Emozioak eta hauek identifikatzen ikastea.
-          Autoestimulazioa.
-          Gorputzarekin jolastea.
-          Ugalketa
-          Familia eredu ezberdinak ezagutzea.
Ipuin guztien hasieran, gomendio batzuk daude ipuina kontatuko dutenentzat, ipuinarekin zer eta nola landu daitekeen azaltzen da. 
 
     Jardueran Heziketa afektibo-sexual hezkidetzailearen beharraz ohartu naiz; elkar zaintzaren garrantzia, pertsonen sexualitatearen inguruko diskurtsoa normalizatzea, harreman anitzak ikustaraztea…
Helburua beraz, heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea hezkuntza eremu guztietan txertatzea izango da. Nire esparruan, aisialdian, hezkuntza ez-formalak harreman afektibo-sexualak izaten ikasteko eta elkarrekin bizitzen ikasteko tresnak eskaini behar ditu, horretarako ezinbestekoa da hezitzaileak aniztasun sexualean eta emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunean oinarrituta trebatzea.

     Horretarako hauek izango lirateke erronkak:
-          Kontzientziazioa, sentsibilizazioa eta prestakuntza.
-          Mitoak deseraikitzea.
-          Aniztasunean heztea.
-          Sexualitate anitzen diskurtsoa normalizatzea.
-          Norberaren eta besteen nakartasunaren onarpena.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat