2016/02/06

IDENTITATEEN GARAPENA. GAKOAK. HAUSNARKETA


Identitatea beste pertsonengandik bereiztea da. Identitatea eraikuntza pertsonala eta banakakoa da, Identitatea eraikuntza sozialak dira, komunitate batekin lotzen gaituzte eta desberdintasun baietsiz eraikitzen dira. " Hainbat elementu komun dituen giza talde bateko kide izatearen sentipena da, ebnetakoa edo irudizkoa" (Vieytez, 2011) eta "sentipen horri esker bagara eta ulergarriak gara guretzat eta besteentzat".

Identitateak ezinbestekoak dira gizartean bizitzeko, baina gizartea osatzen duten pertsonak sailkatzea eta estereotipaztea dakarte. Patriarkatua eta heteronormatibitatea azaltzen dira gure identitateak eraikitzen direnean. Pertsonak egitura hegemonikoan, hierarkikoaren eta baztertzailearen menpe gaude, eta egitura horrek diskrimunatu egiten ditu identitate batzuk beste batzuen aurrean.

Emakume gisa, gizon gisa edo bi kategoria horietako bakar batean sartzen ez den beset modu batean identifikatzeko aukera dugu, baita desirari eta afektuari dagokionez hainbat lehentasun sexual hartzeko ere.



genero
Genero identitatearen inguruan hitz egiten dugunean, sexu identitateaz ere hitz egin beharra daukagu.


Sexu identitatea: Jaiotzen zarenean, baldintza biologikoetan oinarritutako identitatea da. Bere genitalen eta ezaugarrien arabera, arra ala emea esleitzen zaio. Baina zer gertatzen da, hemarfrodita (ugal organo biak dituena) edo intersexuala (bi generoen artean sentitzen dena).


Genero identitatea: 

Norbera gizon, emakume edo bestelakorik izatearen pertzepzio subjetiboari dagokio. Eraikuntza soziokulturala da.

Identitatea prozesu irekia eta etengabe eraikitzen ari da. Identitate anitzak aurki ditzakegu:

Berdinduk (Sexu- eta genero-aniztasunari buruz informazioa eta arreta emateko zerbitzua da, Eusko Jaurlaritzarena) genero identitatearen arabera, pertsonak hiru taldetan sailka daitezkela dio:


  • Zisexuala: Genero-identitatea edo sexu-identitatea bat dator jaiotzean esleitutako sexuarekin. Pertsona bere sexu biologikoarekin identifikatzen da, argi eta garbi.
  • Transexuala: Genero-identitatea edo sexu-identitatea ez dator bat jaiotzean esleitutako sexuarekin edo sexu biologikoarekin, eta pertsona beste sexuarekin identifikatzen da, argi eta garbi.
  • Intergeneroa, transgeneroa edo gender-queer-a: Genero-identitatea edo sexu-identitatea ez dator bat jaiotzean esleitutako sexuarekin edo sexu biologikoarekin, baina ezta beste sexuarekin ere. Pertsonak ez du bere burua ez gizontzat ez emakumetzat jotzen (ez dago guztiz seguru behintzat), edo bi sexuekin identifikatzen da aldi berean.

                                    https://www.youtube.com/watch?v=qPgDSqVwj48


https://vimeo.com/149308289

Subjetuak eta jendearte aldaketak:

Bizi dugun sistema patriarkal edota heteropatriarkatu honek,  gizakien identitateak definitzeko eta sailkatzeko duen genero-sexu sistemak lotura zuzena du jendearte-ereduarekin, hau da, gure gizartea sexu-genero sistema bitarra onartzen  du. Hau dela eta, arautik kanpo dauden identitate desberdinak, desegokiak eta patologikoak kontsideratzen dira.

Heziberri 2020tik ateratako paragrafoa:

Hezkuntza jarduera orotan, aniztasunari aurre egiteko bi modu hartu behar dira aintzakotzat, erantzun positiboa, batetik, gizaki guztiok garen bezalakoak izateko dugun eskubidearekin lotuta eta negatiboa, bestetik, bazterketa eta desberdintasun egoera ugariren kausa dena. 


Nire inguru hurbilean, baditut lagunak bere sexu berdineko pertsonak gustoko  diztuztenak. Badira urte batzuk, ikasketak aitzaki hartuta,  Bartzelonara joan behar izan zirela bizitzera, bertan askatasun handiagoa sentitzen bait zuten beraien identitatea bilatzeko eta adierazteko, gaur egun, herrira bueltatu dira eta beraiek direnak adierazteko aske sentitzen dira.  Askatasun handiagoa dagoela  eta errespetuzko jarrerak ere daudela uste dut.














iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina