2016/03/12

TRATU ONEI BURUZ HAUSNARTZEN

Hezkuntza-sistema hezkidetzaileak ikasleen arteko harremanak era parekidean sustatzen dituen sistema da. Hala ere kontuan hartu behar dugu gure harremanen ezaugarriak  sortzen direla bi faktoreen ondorioz. FAKTORE SOZIO-KULTURALAK + FAKTORE PERTSONALAK. Pertsonen arteko harremanen dimentsioa bezain garrantzitsua da pertsonen barrukoarena. Gure harremanen kalitatea bi faktore horien arteko eraginaren ondorioz garatuko da.


TRATU ONEN inguruan aritzen garenean erreparatu behar diegu zelako eragina izaten duten gure harremanetan, pertsonengan ditugun aurreiritziek , nolako tratu dugun mutilekin eta neskekin, jarraitzen ditugun estereotipoek, .... Izan ere, gure jokaera estereotipatua bada, tratu onak eratzeko zailtasun gehiago izango ditugu, bai gure buruarekin, bai besteekin, bai hurbilekoen artean, bai beste bizidunekin, gauzekin eta inguruarekin. Hezkidetzak lantzeak estereotipo guzti horiei uko egingo luke baita harremanen arteko ongizatea bultzatu. Baina zer dago lanketa horren barruan? Hemen duzue Mari Jose Urruzolak proposatzen dituenak:
 
Horrez gain, merezi du aipatzea MAITASUN HARREMANETAN, TRATU ONAK garatzearen garrantzia. Izan ere, emakumeen aurkako indarkeri gehienak harreman mota horretan ematen dira. Aurreko asteetan tratu txarrak eta "mikromatxismoak" identifikatzearen garrantziaz hitz egin dugu, baina identifikatu ondoren zein da hurrengo pausua? Nola sustatu tratu onak maitasun harremanetan? Nola eman buelta egoerari?

1.- Alde batetik, gaur egungo Maitasun Erromantikoaren kontzeptuarekin lotutako hainbeste MITO apurtzen eta deseraikitzen joan beharko genuke, jarrera kritikoak bultzatuz.

2.- Beste aldetik AMODIO OSASUNTSUA sustatu. Maitasun zintzoen Gidan horrelakoak aipatzen dira:
Hezkidetzan esku-hartzen


Gida horretan beste tresna interesgarria eskaintzen da. Gure harremana osantsua den ala ez identifikatzeko tresna hain zuzen (17.or). Batzuetan ez dakigu zertan erreparatu behar diegu gure harremana osasuntsutzat hartzeko. Horretarako ere erabilgarriak dira azken boladan ateratako mobil aplikazioak. Esate baterako, DETECTAMOR. (Online bertsioa ere eskura dago).


TRATU ONEN inguruan bestelako atal bat aipatuko nuke. Izan ere, tratu onen iraupena mantentzeko ezinbestekoa da ELKAR ARDURA, KORRESPONSABILITATEA edo ERANTZUNKIDETASUNA sustatzea.

Erantzunkidetasunari buruz aritzen garenean aipatu beharrekoa da zaintza lanetan eta etxeko lanetan oraindik parekidetasuna ez dagoela lortuta. Nire behaketan gai hau aztertzen saiatu naiz. Egia da egoeraren arabera (bikote seme-alabekin, bikoterik gabe, seme-alabik gabe, biak lanean egon, biak langabezian, gizonak langabezian edo emakumea langabezian,...) datu desberdinak jasotzen ditugula. La Sexta Columnaren dokumentalean (Eres machista y (no) lo sabes) egoera horietan zer gertatzen da primeran azaltzen dute.


Horrez gain aipatu beharko genuke ZAINTZA LANAK ez daudela behar beste baloratuak gure gizartean. Oraindik ez gaude sentsibilizaturik emakume gehienek dituzten lanaldi bikoitza edo hirukoitza sekulako zama dela. Halaber, konziliazioaren eta korresponsabilitatearen balio positiboak ez dira bistaratzen. Hori dela eta bide luzea dugu oraindik honi buelta emateko.

Hezkuntza eremuan hain zuzen, hurrengo erronkak aipatuko nituzke.
1.- Lehenengo eta behin "Harremanen" ereduen inguruan analisia egitea. Batez ere indarkerian eta dominazio-mendetasunean oinarrituriko ereduak kritikatuz. Bai gure barruko ereduak, bai pertsonen arteko harreman ereduak.
2.- Elkarbizitza positiboaren eraikuntza. Bai pertsona barruko zein pertsonen arteko harremanetan. Parekidetasuna eta Tratu Onak bultzatuz. Eskema ikusi.
https://docs.google.com/drawings/d/13Uam3mkRSApZ-BBdaoJrJIbAEo1_O86Aak2rxHRLmQE/pub?w=979&h=724

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina