2016/10/23

Hezkidetza kontzeptua


Dagoeneko partaide ezberdinek hezkidetza definizioaren inguruan azaldutako definizio ezberdinek, agerian utzi dute hezkidetza kontzeptua historian zehar garapen bat izan duela eta,  baita ere, gaur egun hezkidetza kontzeptuak  bere baitan ikuspegi zabala barnebiltzen duela eta egindako ekarpen ezberdinek kontzeptua osatu eta aberastu dutela. Beraz, nire ekarpena txikia izango da eta agian ez du inungo elementu berritzailerik aipatzen . Niretzako hezkidetza eraldaketa eredu berri baten aldeko oinarria da, nahiz eta hezkuntza eremuan kokatu, bizitzaren eremu guztiak barne hartzen ditu. Hezkidetzaren abiapuntua eta oinarria pertsona da, pertsona batek dituen gaitasunak garatzea ,kontutan hartu gabe  egun jendartean genero bakoitzari ezarritako rolak eta inposatutako sexualitatea eta etnia/erlijio/kultura aniztasuna errespetatzen ez dituzten estereotipoak. Hau guztia martxan jartzeko ezinbestekoa da familiak, eskola etaadministrazioaren arteko elkarlana. ELKARLANA ezinbestekoa da sakoneko aldaketak egiteko eta  eredu berria, non pertsonak askeagoak eta zoriontsuagoak izango garen, eraikitzeko eta eredu zaharra deseraikitzeko. Horretarako, norberak prozesu propioa egin behar du eta betaurreko moreak jantzi. Horretaz gain, hezitzaile/irakasleok gure rola eta baita gure geletan lantzen ditugun metodologia, jarrera, antolaketa... ere berreraiki eta moladatu behar ditugu, ikasleak beren ikaste prozesuan aktibo bilakatuz eta beraien autonomia bultzatuz. Hau guztia kontuan hartzeaz gain, ezin dugu ahaztu gaur egun hezkidetzari buruzko diskurtsoaren eta ekintzen artean dauden kontraesanak eta, hauen aurrean, bitartekoak jarri behar ditugula.

Hezkidetzaren inguruan amaitzeko, niri bereziki gustatzen zaidan Marian Morenori  hezkidetza kontzeptuaz egindako  bideoetako bat uzten dizuet opari. You Tuben gehiago. Disfruta dezazuen espero dut.
Marian morenoren bideoa :
https://www.youtube.com/watch?v=jFKkvjR2E6E

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina