2016/10/17

Sare sozialak eta Maite.


Ikastaroan izena ematean beronek sarean zuen jarraipena nolakoa zen banekien. Izan ere, ikastaroaren beraren berri facebook eta blogaren ondorioz izan nuen. Hala ere,  sarean partekatu beharra gutxinaka-gutxinaka gertatuko zela pentsatzen nuen eta nahiko lasai nengoen.

Sarearekiko beldurrak eta urduritasunak, lehenengo saioan gehiago piztu ziren. Etengabe buruan, "Maite kendu sareari beldurra eta hartu erronka bezala",baina, nire pentsamendua eta nire bizia lau haizetara ikusten nuen eta honek beldurra sortzen zidan. Taldearen eta irakasleen berotasunaren eraginez, ordea, gelatik lasaitasunez atera nintzen eta ilusio berriekin beteta.

Aurkezpena egitean, ordea, unibertsitate garaian egin genuen teknografiaz gogoratu nintzen. Izan ere, teknologia berrien irakasgaian gu eta gure bizia deskribatzen zuen bideoa burutzeko eskatu ziguten eta gure talde blogean jartzeko. Niretzat nire barneak eta bizitzan egindako bidea hankaz gora jartzeko une paregabea izan zen. Baina, behin bideoa eginda irakasleari argi adierazi nion, hurrengokoa: "Alaitz irakasgaia ez gainditzea nahiago dut bideo hau publikoa egitea baino". Ondorioz, youtubera igo nuen modu pribatuan eta URLa taldekideei eta irakasleari bidali nien bakarrik.

Orain, sei urte ondoren teknografia haren zati bat publiko egin badut ere, nire izen-abizenak ez ditut publiko egin. Ikastaroan zehar ere, nire izen-abizenak ez ditut publikatu nahi, ezta argazkirik ere. Taldekideok ni nor naizen jakitea gustatuko litzaidakeen arren, sarearekiko ez dut berdina sentizen.

Sarearekiko erabilerari dagokionez, unibertsitate garaian bi blog sortu nituen. Hala ere, gaur egunean beraietako blog baten izena ere ez dut gogoratzen. Honez gain, facebook azken 10 urteetan badut gutxinenez. Hasieran, nire facebookeko profila publikoa bazen ere, denborarekin lagunekin partekatzen nuen bakarrik. Gaur egunean, ordea, guztiz pribatua da. Gainera, kontu hau mantentzen badut etengabe ikasten egoteko tresna paregabea dela uste dudalako da. Izan ere, etengabe hezkuntzaren, batez ere, hezkidetzaren, inguruan argitaratzen diren albiste, artikulu eta gidak irakurtzeko erabiltzen dut. Eta nola ez, atzo twiterra sortu nuen. Berriro ere, beldurrak eta mamuak alde batera utzi eta sare sozial baten murgildu.

Ikastaroa bukatzen denean ea zer diodan sarearen inguruan... Momentuko erronka sareari betaurreko beltzak kendu eta moreak jartzea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina