2016/11/20

Jai parekideak, jai paregabeak!

Bereziki aipagarria iruditzen zait aste honetako irakurketa txostenean agertzen den, eta Farapi taldeak egindako hausnarketa hau:

“Festak bizitzaren erdigunean daude, ez bakarrik lan eta atseden erritoekin lotuta daudelako – eguneroko monotonian parentesi bat ezartzen dute-, baizik eta ideia eta baloreen munduarekin lotuta daudelako, herriaren nortasunarekin, gizarte egiturarekin eta genero sistemekin, hau da, pertsonen arteko harremanekin oro har, eta emakume eta gizonen arteko harremanekin bereziki."
Izan ere, antropologia feministak dioen bezala, festak eta ospakizunak gizartearen kultura-adierazpen sendoak dira. Horrenbestez, hezkidetzaren ikuspuntutik gizartea bera berpentsatzen ari garen moduan, jai eta ospakizunen ereduak ere berpentsatzea dagokigu.

Horren adibide ezinhobea iruditzen zait Bazterretako Dantzari-ena; transfeminismotik pitzatu nahi dute euskal dantza tradizionalen zurruntasuna. Hona hemen Gazte Danbadaran eegindako eekarpenera deituz sortu zuten bideoa:

Bazterretako Dantzariak #GazteDanbada16 from Bazterretako Dantzariak on Vimeo.


Jaiek eta ospakizunek berebiziko garrantzia dute hezkuntzan; egutegietan duten tokiaz gain, denbora eskeintzen diegu ospakizun egunaren aurretik, ospakizuna prestatzeko, besteak beste. Berpentsaketa horretan, akrostikoan adierazi ditudan hainbat kontzeptu kontuan hartzea garrantzitsua deritzot:


Iazko ikastarokide baten posta gomendatu nahiko nuke, Neu Nabigatzera kideak idatzitakoa. Postaren izenburutik hasita (Jaiak guztionak guztiontzat), erabili dituen esteka eta bideoekin jarraitu eta egindako hausnarketa eskematikoarekin bukatu; posta borobila iruditu zait.

Hezkidetzaren ikuspuntutik jaiak eta ospakizunak lantzeko baliabide ugari aurki daitezke sarean. 
  1. Hausnarketa sustatzeko erabilgarriak direnak:
  2. Jaietan parekidetasuna bizizteko dekalogoa (Elorrio)
  3. Jai giroko abestien hausnarketa
  4. Festa dezagun gaurdanik geroa! Dokumentala (BF)
  5. Parek tomate bahitua itzuli du (Deustuko talde feminista)
  6. Jai parekideak eta askeak izateko protokoloa (Iretargi Barakaldo)

jai parekideak from Parekidetasun Saila Zarautz on Vimeo.

Bukatzeko, eremu hezitzailean gai honen inguruko erronkak ugari direla ezin dugu ahaztu.
  • Jai ereduen inguruko hausnarketa eta kritika bideak irekitzea.
  • Erabiltzen diren / ditugun material eta irudiak aztertzea.
  • Erlijioekin lotura duten edo inposatuak diren ospakizunak baztertu edo berpentsatzea.
  • Haur eta gazteen hipersexualizazioaren inguruko eztabaida abiatzea.
  • Herri eta auzoetako jaietan ematen diren erasoen inguruan kontzientziatzea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina