2016/12/11

Emakumeen presentzia

Aste honetan emakumeak historian izandako presentzia eta protagonismoaren inguruan egon gara hausnartzen.

Niretzat aste honetan landu ditugun ideia garrantzitsunak honako hauek dira:

- Nola eragiten duen emakumeon identitatean eredu liderrik ez izateak, emakumerik ez izatea eredu gisa kirolean, historian, zientzian, matematiketan... ez dadila ikusarazi zerbait onuragarri bezala emakumeak historikoki horrenbeste urte daraman lana egiten gizartean. Azken batean, egiten duena ez delako beste munduko ezer bezala ulertzen eta bestetik ez zaiolako beste eredurik ematen, beraz, non kokatu behar dute neskek, nola eraikiko dute beren identitatea... ez badute emakume izateko eredu anitzik?

- Bestetik. andozentrismoa eta emakumeak egiten dituen lanak gutxitzea, femeninoak diren ezaugarriak maskulinoak baina gutxiago baloratzea, oraindik ere mutilak arrosez jantzita joatea arraroa egiten da baina inoiz ez duzu inor entzungo zerbait esaten neska bati kamiseta urdin bat daramalako. Beraz, zein errotuak ditugu botere harreman horiek, txikikerietan ere isladatzen direla.

Hemen uzten dut lehengo urteko kide baten argitalpena, oso interesgarria iruditu baitzait Ezkutuko amandreak proiektuataz elkarbanaturiko bideoa:
http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/12/emakumeen-presentzia-eta-ekarpenei_62.html

Euskal Emakume aintzindari batetaz hitz egitean, Edurne Pasabanetaz hitz egitea erabaki dut arrazoi nagusi bategatik, bera eredu bihurtu delako, nahiko ezaguna delako eta ezaguna den esparru horiek beti genero maskulinoari lotuak izan direlako; kirola eta enpresa.


Kirola, gizonen esparrua urte askotan eta baita enpresa edo negozio mundua. Hemen uzten dizuet edurne pasabanen web orrialdea, oso interesgarria iruditzen zaidalako bertan saltseatzea eta egiten dituen gauza ezberdinak ikustea.

http://www.edurnepasaban.com/ 

Eremu hezitzailean ditugun erronkei dagokienez, materialak egokitzea, gure hizkuntza zaintzea... hau da, emakumeen presentzia zergaitik ematen den eta horren aurrean zer egin behar den formatzea eta sentsibilizatzea, haurrak, gurasoak, irakasleak eta azken batean, komunitate bat sortzea non ondoren, haundiagoak diren eragileei presioa sorraraziko dieten, gauzak aldarazteko. Adibidez, komunikabideei eskatzea gizon eta emakume ereduak beste modu batekoak izateko, gizonak beti aktiboak eta emakumeak pasiboak izan ez daitezen.

Horregatik ikusten dut beharrezkoa komunitate konprometitu bat lortzea, norbanako iraultzatik, taldean lan egitera igarotzeko eta bertatik, maila handiagoan lan egiteko.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina