2017/03/20

Indarkeria matxista gainditzen

INDARKERIA MATXISTAK GAINDITZEN








          Aste honetako gaian indarkeria matxista izan dugu aztergai eta Maitena Monroy-k indarkeria matxista honela azaltzen duela ikusi dugu :  “menderatzaileak, kasu honetan, gizaki arrak, bere figuratik eta bere begiradatik erabiltzen duen indarkeria da. Begirada horren bidez desiragarria dena eraiki da, eta, beraz, definizio horrekin bate z datozen portaeren desegokitasuna ere bai. Arriskuan daude emakumeak, baita `andreak menderatzen dituen gizon`izateko arautik ateratzen diren gizon guztiak ere”.
       
  Indarkeria matxista aztertzean argi eta garbi ikusten da, gizonak direla eragileak emakumeenganako indarkeria mota honetan eta matxismoa bera dagoela horren jatorrian. Azpimarratzekoa da baita ere indarkeria matxista ez dela emakume batzuen banakako arazoa ez emakume guztiena, jendarte osoarena baizik, mundu mailan ageri dena. Indarkeria matxista arazo politikoa da; hortaz, guztion ardura da, kolektiboa zein pertsonal mailan.

Indarkeriaren manifestazio anitzak daude: sotilak (hizkera, mikromatxismoak, kontrola , baliogabetzea, inbisibilizatzea, …) edo begi bistan ikusten direnak eta esplizituak (mespretxuak, umilazioak, eraso fisikoak, bortxaketak, erailketak) edo ikusteko zailak direnak.
        



Mugimendu feminista izan da arazoa bistaratu, salatu eta konpontzeko bideak eman dituena eta bi bide edo estrategia bultzatu ditu:
·         Maskulinitate berriak : gizontasun hegemonikoarekin apurtu eta eredu maskulino berriak eraikitzea da. Horretarako ezinbestekotzat jotzen da, gizontasun hegemonikoa aztertu, hau modu indibidual eta kolektiboan zalantzan jarri (inposatutako estereotipo maskulinoak ere). Horretarako garrantzitsua da emozioak lantzea, zaintzaren esparruan duten erantzukizunari erantzuteko tresnak eskuratzea eta indarkeria matxistaren aurkako jarrera aktiboa sustatu eta erantzukizuna sentitzea.
·         Autodefentsa feminista: emakumeon ahalduntze indibidual eta kolektiboa lortzeko estrategia gisa ulertzen da. Ahalduntze horretan, beldurra ulertu, landu eta beldurrari beldurra nola galdu, gorputzaz nola jabetu, botere pertsonalaz eta emakumeen arteko aliantzen botereaz jabetzeko bideak jorratzen ditu, baita erasoak, sotilenak ere , identifikatu eta bakarka zein kolektiboki aurre egiteko moduak .

              






Iazko post-etatik honako hau aukeratu dut  euskarri ugari eta interesgarriak aurkezten dituelako:


Indarkeria matxista lantzeko honako bideo hauek aukeratu ditut:


* ETB1 kanaleko" Ur handitan" saioko aurreko asteko kapitulo:



*




         Guzti hau eremu hezitzailean lantzeko erronkak:

·        .*  Eskola sexualitatea modu askean bizitzeko leku seguruan bilakatu.

·      *    Eskola komunitate osoaren ahalduntzea eta sentsibilizazioa.

·         * Indarkeria matxista identifikatzeko tresnak eskaini eta praktikara eraman.

·        * Neskekin autodefentsa feminista landu.

·        * Maskulinitate eredu berriak ezagutu eta landu.


·      *   Emozioak landu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat