Atzo izan nuen familia arteko bazkaria aitzakia
ona izan zen hezkidetzaren gaia mahai gainera atzerako postrearekin batera.
Amon aitonak, osaba izebak, lengusu lengusinak, anaia, ama eta ni batu ginen.
Hamahiru eta laurogeitazortzi urte bitarteko norbanakoak gai baten inguruan
mintzatzen, eta iritziak elkar banatzen. Momentu aberats eta polita sortu zen.
Mahai ingurua zabaldu nuenean eta hezkidetza
zer zen norbaitek bazekien galdetu
nuenean, segundo erdira lengusina gazteenak, laster batean erantzun
zidan: “ Nik badakit, hezkidetza programa dago gure institutuan eta askotan
aritu gara ekintza desberdinen bidez ikasten”. Amon aitonak elkarri begiratzen
zioten jakin gabe zerren inguruan gebiltzan.
Orduan gazteenak azaldu zien ahoan oraindik tarta zatia zuelarik, hezkidetzak
emakume eta gizonek aukera berdinak dituztela diola eta askatasunez bizi behar
garela.
Horren aurrean amonak bere garaiko bizipena kontatu
zuen, berak hamaika urte zituelarik soilik, fabrikara bidali zutela lan
egitera, bertan irabazitako diru guztia anai nagusiaren ikasketak ordaintzeko
zirela. “Gure garaian ez zegoen berdintasunik, horregatik zuek ikasten jarraitu
behar duzue, zuen etorkizuna erabakitzeko aukera izateko”.
Egera
horretan ekarpen gehiago egon ziren, eta irakasleak diren heinean mahai
inguruan zeuden nagusi guztiak, ondo zekiten zer den hezkidetza.
Generazio arteko informazio trukaketa aberatsa
nonbait.
HEZKUNTZAN HEZI
ELKARLANEAN BIZI
ZABALDUZ HANDITU
KONBENTZIONALISMOAK DEUSESTU
INDARKERIA DESAGERTU
DESOREKAK SALATU
ERAIKI ETA DESERAIKI
TOLERANTZIA GARATU
ZUBIAK SORTU
AUKERAK EMAN
ELKARLANEAN BIZI
ZABALDUZ HANDITU
KONBENTZIONALISMOAK DEUSESTU
INDARKERIA DESAGERTU
DESOREKAK SALATU
ERAIKI ETA DESERAIKI
TOLERANTZIA GARATU
ZUBIAK SORTU
AUKERAK EMAN
Asko gustatu zait Maitek pasadan urtean
idatzitako post-a. eginiko ekarpenak oso deigarriak iruditu zaizkit eta Itziar
Zunzunegi Etxebarriaren hitzei eginiko erreferentzia oso aproposa.
Bost arrazoi garrantzitsu hezkidetza lantzeko:
1-
Gazteenek ikusten duten telebista
eta entzuten duten musikak, maiz mezu okerra ematen dietelako.
2-
Nagusienek oraindik asko
daukatelako ikasi eta irakasteko eta posible delako errealitate hobe batean
eraikuntza.
3-
Ahalduntzea landu behar delako.
4-
Kategorizatzeko joerarekin apurtu
behar dugulako.
5-
Askatasunen bizi eta maitatzen
ikasteko, epaiketarik gabe.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina