2017/10/09

Nire Aurkezpena

Kaixoooo! Berandu xamar, baina hemen naiz!

Alex Mateos Oliden naiz, 28 urteko oriotarra. Biologia ikasketak egin nituen Leioan, eta amaitu bezain pronto Bigarren Hezkuntza Masterrean sartu nintzen, betidanik izan baitut gustuko nerabe-gazteekin lan egitea, beraiengandik egunero ikasten baita zerbait. Egun nire txikitako ikastolan nabil lanean, Orioko Ikastolan, DBHn, Matematika eta Biologia ikasgaiak irakasten.

Irakaslea izateaz gain, hezkuntza ez-formalean ere aritzen naiz; begirale-hezitzailea naiz. Lan hori ere oso gustuko dut, eta normalean nerabeekin egoten naiz. Euskal Udalekuetan (Abaigarren) bolondres naiz, ikastaroko kide Loinazekin batera; bestalde, Beroa Elkartean ere aritzen naiz, Gipuzkoako Harrera Familien Elkartean.

Hezkidetza nire biziko ekintzen erdian jartzen saiatzen naiz, baino zenbait gabezia ditudala ohartzen naiz, eta hori dela eta eman nuen izena ikastaro honetan. Tresnak, dinamikak...  lortu nahi ditut nire ikasleei hezkidetzaz hezten laguntzeko.

Eman diezaiogun hasiera ederra ikastaroari.
Aste honetan entzun dudan abestia konpartitu nahi dizuet.

https://www.youtube.com/watch?v=UewsGxakK9k

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina