2017/11/12

Genero indarkeria





Ikastaroan aurrera goaz eta berarekin batera somatzen ari naiz aldaketak, begirada aldatzen ari dela. Begi bistan dauden gauzaz ohartzen ari naizela.
MIKROMATXISMOA, hori da kontzeptua. Egunero ikusten diren egoera deserosoak, oso errotuta, normalizatuak… baina igual igual mingarriak direnak. Begirune eta sentsibilizazio gutxikoak. Horiei aurre egiteko tresnak behar ditugu; ekintza batek erantzun bat behar du.
Enpoderazioa hitza hainbat bider azaldu da, haren beharra baitago. Aurre egin behar diogu.  Ohiturak, jarrerak eta egoerak aldatzeko momentua da. Argi izan dezagun ez gaudela bakarrik, sentitzen da gero eta gehiago garela.

Eguneroko egoerak aztertzen jarrita, kosta egin zait mikromatxismoak ikustean. Hori bai, hasi eta Pringle pataten antzera “Cuando haces POP ya no hay Stop”. Edonon antzematen dira.
Nire gertuko jendearen ehuneko altu bat emakumezkoa da, eta pixkanaka gero eta kontzienteagoak garela uste dut. Gure arteko denbora gero eta gehiago baloratzen dugu, gure arteko harremanak gero eta sakonagoak dira, begirunez, maitasunez, jakinminez, adoretsuak… berotasuna eta gertutasuna adierazten duten pertsonak dira. Halere, sakonago aztertu behar dira egoerak.
Behin eta berriro errepikatu bezala, mekanizatuak gaude, oso barneratuta ditugu egoera batzuk, ez ditugu kolokan jartzen.
Dena kolokan jarri behar da, desikasteko, ohartzeko, ikusteko, pentsatzeko eta sentitzeko.
Polita da prozesua, gure barnekoa kolokan jartzea… duda eta galdera asko sortzen baitira eta aurrera joateko beraien erantzunen bila joan behar gara.

Aurreko asteko asteburuan, nire hiriko merkatu batera joan nintzen. Tomate batzuk erostera hurbildu nintzen eta postuan zeuden bi gizonen jarrera igual izan zen. Hitz egiteko  modu berdina, begiratzeko modu berdina, izateko eta mugitzeko modu berdina.

-      Que quieres guapa? Que te pongo 2 kilos de tomates?
-      Hola, 2 tomates ( nire jarrera, nire begirada, nire gorputza ez zen beraien iguala)
-      Toma pruebalo guapa
-      No quiero
-      Pruebalo
-      No quiero

Bereahala beraien jarrera aldatu egin zen. Ez zen konplizea, ez zuen hitz egiten…. Kobratu eta agurtu egin nintzen.

Kanpotik ikustean nire jarrera aldatuko nuke, beste estrategiak erabiliko nituzke, beste erantzunen bat, baina tira… egindakoari aurre egingo diot.
 Konplizea izan behar nintzen? Bere hitzei irribarre batekin erantzun?
Apurka esnatzen noa, uste baino estrategiak ditudala uste dut eta mikroiraultzak egiteko prest nago.

Atzo gauean arropa denda batzuetatik paseatu nintzen. Ez erosteko, baizik eta egoera beste ikuspuntu batetik ikusteko.
El Corte InglƩsera heldu nintzen. Ixteko gutxi falta zen, jende gutxi ginen. Lanean zeuden pertsona guztiak emakumezkoak.
Arropa tolestatzen, materiala antolatzen, beraien artean hitz egiten, beraien uniformearekin jendea atenditzen…
Bi gizonezko ikusi nituen, biak gorbatadunak. Kutxa ondoan, antolatzen, agintzen, berrikusten besteen lana… tentsio puntua jartzen.  Gizonezko horien ondoan zeuden emakumeen jarrera ez zen oso naturala, presiopean, aginduen artean.
Nire ondoan zegoen lagunak laguntza behar zuen eta gizonezkoarengana joatea esan nion. Hurbildu, agurtu eta gizonezkoa berehala emakume bati deitu zion. Galduta zegoen, ez zekien zer erantzun eta emakumeari txanda eman zion. Emakumea, langilea, berehala konpondu zigun gure duda.

Bi egoera baino ez. Baina gero eta gauza gehiago ikusten ditut. Errazagoa egiten zait besten egoerak ikustea, baina banabil nire egunerokotasuneko egoera batzuei aurre egiten.


 
Aurretik esandako guztiarekin bat nator, guztiek esan dutena pentsatu eta sentitzen dut. Beste hitz batzuk eta agian beste material bat erabiliko nuke, baina interesgarria eta aberatsa egiten zait besteek idatzi dutena irakurtzea.
Iazko edizioko hainbat post irakurrita ikusten dut ildo beretik goazela eta joan nahi dugula. Ane Leniz eta Idoia Luzuriagan testuekin geratuko naiz. Eta guztiz ados nago MAITASUNAren kontzeptuari buelta asko eman behar dizkiogula. Kontzeptuak kolokan jarri, behin eta berriz errepikatzen den kontzeptua DESIKASI behar dugu.
Pantallas amigas-eko orrialdearen aipamena egiten du, eta begirada botaz gero hainbat tresna eskuragarri ikusi ditut.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina