2018/01/15

Espazioak birantolatzen

"Espazio bat gizatiartzen denean bihurtzen da leku, eta hari izen bat jartzea izaten da lehen eginbeharra" Hiria Kolektiboak esaten duenez. Tamalgarria bada ere, ikerketek "gure herri eta hirietan, emakume-izena duten kaleak %10a baino gutxiago" direla esaten dute.

Honek gauza bat argi uste digu: Emakumeen presentzia hori areagotu behar da. Eta ez hori bakarrik, emakumeentzako lekuak areagotu behar dira, adibidez, ikastoletako patioak birantolatuz edota herri edo hirietan gune arriskutsuak desagertaraziz.






Aste honetan landutako gaiaren inguruan ikasitakoari buruzko kontzeptu-mapa egin dut.

Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post zoragarri guztietatik, Arantza Leizaren hau aukeratu dut.  Nire gustokoena izan da, alde batetik azalpen argi eta zehatzak eman dituelako, batez ere ikastoletako patioaren inguruako banaketari buruzkoak eta beste alde batetik irudi oso esanguratsuak txertatu dituelako.

Sentsabilizaziorako mugimendu ezberdinak egiten ari dira. Azpeitian, adibidez, hainbat gaztek gune arriskutsuak hobetzeko eskaria egin zuten. 
Miren Vives eta Patxi Galarragak "Eskoletako kanpo espazioa eta hezkidetza" dokumentuan azaltzen duten bezala "Gaur egun jolaserako kanpo
espazioaren erabileran kaleak lehen zuen pisua galdu du eta haren lekua ikastetxeetako jolastokiak hartu du kasu askotan".
Hori dela eta, eskola askotan jolastokiak birantolatu egin dira. El Pais egunkariak idatzitako artikulu oso interesgarri bat topatu dut.


Eremu hezitzailean lantzeko erronkak hauek izan beharko liratekeela uste dut:

1. Ikastolako espazioak birantolatu, ikuspegi hezkidetzaile batetik.
2. Sexismoaz eta androzentrismoaz kutsatuta dauden espazio eta ohiturak seinalatu eta birsortu. 
3. Ikasleei kontsumitzen dituzten entretenimendu bisual desberdinetan sexu- genero estereotipoak zalantzan jarri eta deseraikitzeko erramintak ematea.  

Azkenik, "Hiria Kolektibo"ko Koldo Telleria eta Oihane Ruizen bideo hau txertatzen dizuet. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina