2018/01/29

MUNDU HEZKIDEA: BEHETIK GORAKO BORROKA, BAINA GOIKOEN INDARRAREKIN.

Aste honetan ere ikusi ditugu begiak zabaltzeko lagungarriak zaizkigun hainbat bide. Tripak nahasteko moduko datuak, argazkiak,etab. behatu ditugu. Zer pentsatua eman didaten hamaika pintzelada lagungarri aurkitu ditut egun hauetan zehar. Datu hauek irauten duten artean eta horrelako irudiak, hitzak, etab.  ikusten jarraitzen dugun bitartean, hezkidetzan oinarritutako mundu idealetik oso urrun egongo gara. Geroz eta jende gehiago da egoeraz kontziente, baina oraindik asko dago egiteko. Egoerak bira nabaria emango balu, eta hezkidea den munduan biziko bagina egunerokotasunean nabarmenduko nukeela esango nuke. Hezkidetzan oinarritutako curriculumak eta baliabide didaktikoak martxan baleude, egunerokotasunean ikaragarri igarriko genuke. Egia da eskola dela gizartearen isla, eta ez alderantziz. Nire aburuz bederen, gizartea ez da eskolaren isla.  Kanpokoak indar gehiago du barnean, barnekoak kanpoan baino.
Hala nola, hezkuntzan politikariek dute zer esana eta indarra. Gizartean bezalatsu. Beraz guztiak parean joango balira, politikariek gizarte hezkidetzaile bat eraikiko lukete, eta hortik abiatuta sortuko litzateke curriculum hezkidea. Honen ondorioetako bat da curriculuma eta baliabide didaktikoak hezkidetzaturik ez egotea.  Hezkuntzaren ardura duten asko ez dira hezkidetzaren militante, hasi beheko irakasle, guraso, etab.-etatik, eta goiko zuzendari eta politikarietaraino. Hezkuntzaren gidari horiek gure pentsaera bera ez dutenez zaila da hezkuntza hezkidea bideratzea.
Hau guztia aldatuko balitz, egunerokotasunean asko antzemango litzatekeela egia da. Mundu hezkide idealean hitz egiteko modu ezberdina izango litzateke, ez litzateke eraildako eta bortxatutako emakumeen albisterik entzungo, homosexualek, transexualek..pairatzen dituzten erasorik ere ez genuke ikusiko… Etxetik kanpoko zereginetan emakumeak esparruak hartuak izango ditu, baina etxean eta familian gizonezkoa ere zereginen partaide izango da. Amaierarik gabeko zerrenda da hau.  Hezkidetzan oinarrituriko curriculumak eta baliabide didaktikoak martxan daudenean, egoera oso ezberdina biziko genuke. (Jarraian ikus daitekeen bezelako irudirik ere ez genuke ikusiko ikasliburuetan. Emakunderen “Testu liburuen bidez zabaltzen al ditugu sexu-baloreak?” liburutik ateratakoak dira). 





 Dena den politikariengana iraultza iristeko, herritik hasi beharko du gerrak. Hori horrela, hezkidetzan oinarritutako begiradak sustatzeko estrategian beharra izango dugu. Gakoa kontzientzia sortzean dago, herritarrei begiak irekitzea da hasierako helburu nagusia.  Dena den betegarria izan beharko lukeen estrategia bat aipatzekotan, errealitatea ikusi nahi ez dutenengan modu inkontzientean eragiteko baliabideren bat aipatuko nuke. Helburua zein den jakin gabe emakumeei buruzko berriak, emakumeei loturiko aipuak, etab.  elkarrizketetan sartzea izango litzateke gakoa. Aldi berean, kalean irudiak, kaleen emakume izenak etab. jarriz, agian normaltasunez eta modu inkontzientean barneratuko lituzkete zenbait ekintza.
Iazko post bat aukeratzen hasiz, Maiterena aukeratu dut. Artikulu osoa iruditu zait, eta amaieran duen bideoa dela eta aukeratu dut zuei eskaintzeko. Esanguratsua benetan.



                Gai esanguratsua hau ere. Astea amaitu, laburbildu eta borobiltzeko irakurgaitik ateratako honako esaldi hau hartuko dut.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina