2018/01/19


PARTAIDETZA BERRIAK



Parekidea
  Aukera
  erRekonozimendua
        Tratua
       rolAk
              Interesak
                Demokratikoa
                   Eraldatzailea
          errespeTuzkoa
                    proZesua
                            Askea



Partaidetza gero eta garrantzi handiagoa hartzen dabilen elementua da. Demokratizazio prozesuek, herritarren partaidetza bat bermatu behar dute, eta partaidetza hori ere, askea, demokratikoa eta hein handi batean parekidea izan behar da. Hala ere, jakin badakigu, gizonek emakumeek baino  partaidetza maila altuagoa izaten dutela, horrek gizonei aukera gehiago ematen die erabaki guneetan egoteko, eta era horretan, boterea  gizonen esku geratzen da.

2016ko post hau gomendatu nahiko nuke, bertan kirolak gizon eta emakumeen artean partaidetzan ematen diren ezberdintasun handiak azaltzen dira. Izan ere, kirola izan liteke partaidetzan gizon eta emakumeen artean egon daitezkeen ezberdintasunak hobekien ikustarazten diguna. Emakumeak dira era nabarmenean partaidetza maila baxuago bat izaten dutenak, jakin baitakigu, emakumearen paper tradizionala eremu pribatuko (etxean) jardunekin lotua zegoela, espazio publikoa gizonen eremu izanik. Aldaketak eman egin diren arren, emakumearen partaidetza, oro har, gizonezkoena baino urriagoa izaten jarraitzen du. Hala ere, esan beharra dago segun eta ze espazio motataz ari garen, emakumeen partaidetza maila asko aldarazi daitekeela.

Azken urteetan emakumeen partaidetzan eman diren aurrera pausu handienetakoak kirol munduan ikusi izan ditugu (Euskal Herrian behintzat). 2016ko Rioko Joko Olinpikoetan adibidez, euskal emakume kopuru garrantzitsu bat parte hartu izan zuen bertan. Eta ez hori bakarrik, Maider Unda edota Maialen Chourraut bezalako emakumeak lehen mailako kirolarien artean saridunak atera ziren, euren lana nazioarte mailan errekonozituz. Euskal Herrian, emakume hauen ibilbide profesionala errokonozitzeaz gain, puntako kirolarien artean bi emakume hauen izenak izan ziren gehien entzun zirenak. 

Kirol munduarekin jarraituz, bada proiektu nahiko interesgarri bat euskal kultura eta folklorearen biziberritzea bilatzen duena, Xisterra deitutako hain zuzen: Xistera proiektua zesta-punta biziberritzeko ahaleginean sorturiko ekimena da. Euskal Herriko xistera elkarte guztiak bat eginik, eta Euskadiko Euskal Pilota Federazioarekin bat, aspaldian ahuldadean bizi den kirola berrindartu eta berriro ere osasun onera itzul dadin du helburu. Jakin badakigu azken urteotan halako gainbehera bat bizitzen ari dela zesta-punta. Halako kirol ikusgarria. Loraldiko urteak bizi ondoren, txanponaren beste aldean dago aspaldian, itzalpean. Eta proiektua MUGARRIA izatea nahiko genuke. Horixe dugu helburu.



Bere ekimenen artean, bada emakumeei espreski zuzendutako bat: Nesken Topaketak. Bertan, emakumeen liga bat legoke, Euskal Herri mailakoa, eta zenbait  zesta-punta pelotazale elkartek parte hartuko lukete. Kasu honetan, emakumeei zeuzendutako espazio propio bat sortzeak, emakumeen parte hartzea arrazten du, historikoki oso maskulinizatua izan den kirol batean poliki-poliki gero eta emakume gehiago ikusten gabiltzalarik. Horrekin batera, bertako kirol bat biziberritzen ikusteak, balio gehiago eman diezaioke emakumearen parte hartze eta ekarmpen horri.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina