2018/10/15

SAREAN SARETUZ



Egunero-egunero erabiltzen dudan sare soziala Facebook da; izan ere, egunkaria, artikuluak edota Facebooken bertan dauden orrialde ezberdinetako aipamenak irakurtzeko baliatzen dut. Zenbaitetan, gainera, nik ere komentarioak idazten ditut gai bati buruzko (des)adostasuna adierazteko. Sare sozialak erreminta benetan garrantzitsuak direla uste dut, besteengandik asko ikasi baitezakegu eta pixkanaka-pixkanaka, sare ederra osatzeko aukera ematen digutela iruditzen baitzait.

Esan bezala, sare sozialetatik etekin handia atera daiteke, emakumeontzat espazio indartsu bat izan baitaiteke —egun, gainera, Interneten ibiltzeko joera populazioaren ehuneko handi batek duela ikusi dugu—. 
Ziberaktibismo hezkidetzailea behar-beharrezkoa da berdintasunean oinarritutako gizartea lortu nahi badugu; izan ere, gizakion egunerokotasunaren barnean dago ziberespazioa. Hau da, ez dauka inolako zentzurik sarean hezkidetzaileak ez diren jarrerak izateak gizartean, egunerokotasunean, horren aurka bagabiltza. Gainera, ziberaktibismo hezkidetzailea egiteak fruitu ederrak ematen dituela uste dut, sare sozialak hainbeste erabiltzen dituzten gaztetxoen artean batez ere.

Gloria Bonderri Emakumeak eta Teknologia izeneko aldizkarian egindako elkarrizketatik ondorengo esaldia iruditu zait esanguratsua: 




Izan ere, pixkanaka bada ere, gizartea aldatuz doala erakusten digu esaldi horrek, eta orain arte gizonezkoenei esleitu zaizkien espazio horietan emakumeen presentzia zabaltzen ari dela ikus daiteke.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina