2018/11/25

Praktika vs legea

Aste honetan legeei buruz ikasten aritu gara, eta egia aitortzeko, ez nekien hainbertze lege bazirenik! Banekien LOGSE garaian hasi zela pertsonaren garapen integralaz solasten baina zehaztasun maila hau ezezaguna nuen. Ikasitakoa infografia hauetan adierazi dut:

 


Legedia aitzaki hartuta akrostikoa osatu dut:

Aurreko edizioetako ikastarokideen ekarpenen bat gomendatzeko  Irati Gaztelurrutiaren Legediari buruz hausnartzen aukeratu dut beran egin duen aurkezpena argia eta erakargarria iruditu zaidalako.

legedia ezagutzen

Arestian aipatu gisa legeak historian ez nituen ezagutzen. Nafarroakoak ez eta ere! Oraintxe ezagunena SKOLAE. Bertan murgildu gara ikastetxean eta formazioa jasotzen ari gara. Nafarroan plan honen aurrera eramateak sortu dituen tripako minak lehenago ere aipatu izan ditut, baina esperantza badugu, aurrera aterako denaren esperantza. Legeari esker berdintasun errealaren bidean daudela pentsatu nahi dut. Urtez urte nonahi argi eta garbi ikusi izan dut jendartean berdintasuna lortu delako irudipena dagoela  (berdintasunaren irudikeria). Lege honetan erranguratsua iruditu zait hauxe:




Gizartearen gaurko egiturak herritartasun osoa ukatzen die emakumeei, eta gero eta gehiago  identifikatzen dira sozializazio diferentzialeko jokabideak, desira-objektu, zerbitzu-objektu gisa konfiguratzen dituzten  emakumeak. Gizon batzuek hegemonikoak izaten jarraitzeko genero-presioaren bizipena jasaten dute; krisi- eta frustrazio-iturri izan ohi da hori hainbat gizonentzat, eta beharrezkoa da, halako egoeretan, maskulinitate hegemonikoaren eta horren mandatuen dekonstrukzioa.  Berdintasunaren irudikeria hori eraitsi behar du, hain zuzen, egungo desberdintasun-egoerak iraunarazten baititu, eta ikasleak, irakasleak eta familiak desmobilizatu.
Une honetan eraldaketa gauzatzeko ikastaroan zehar ezagutzen  eta jasotzen ari garen gisa, hamaika baliabide eskura ditugu: hezkuntza ereduak, planak, gidak, kartelak, topaketak, jarduerak, lehiaketak, ….Ez dago aitzakiarik, orain legea bete ala ez betetzeko erabakia hartzeko unea da.
Legedia hurbilagotik ezagututa, nire  ustez berdintasun errealaren bidean dauden 2 erronka nagusiak hauek dira:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina