2018/11/19

Zer nolako jaiak (nahi) ditugu?


Oso ezagunak dira sistematikoki errepikatzen diren ospakizunak, egun “seinalatuak”, 24 ordutara ahazten direnak… Hala nola, martxoaren 8a, azaroaren 25a, edo hain ezagunak ez diren maiatzaren 17a edo ekainaren 28a, esaterako. Baina “egun more” hauetaz gain, badira beste ospakizun asko genero-ikuspegi barik zelebratzen direnak. Adibidez, gabonak edota inauteriak. Gabonetan, Olentzeroren irudiaz gain, opariek kezkatzen naute “gehiago”, jostailuak batez ere. Oraindik ikusten ditugu jostailu-katalogo sexistak nonahi. Orain dela egun gutxi, etxera ailegatu zait Juguettos markaren aurtengo katalogoa. Hasieran nire buruari esan nion “ez dut zabalduko badakidalako zer topatuko dudan”, baina azkenean ezin izan nion eutsi eta honakoak aurkitu nituen…

 


Ikusi dezakezuen moduan, estereotipoz beteriko jostailuak dira gehienak. Eta mozorroekin antzerako zerbait gertatzen da. Izan ere, gazte zein helduen artean, neskentzat edo emakumeontzat diren mozorroak beti sexualizatuta daude. Oraindik lan asko daukagu egiteko gai honen inguruan, “ondo pasatzeko” eta gozatzeko eredu osasuntsuagoak eta parekideak behar ditugu.


Jolas sexisten munduari lotuta, Euskal Herriko Bilgune Feministak “Hezkidetza Lau Haizetara” egitasmoan idatzitako post-ean, jostailu bat eskaini edo erosi baino lehen, ondo pentsatzeko argibide batzuk ematen ditu:
  • Ze kolore dituen
  • Esaldiren bat baldin badago, zein den
  • Zer den umeak egin behar duena jolasteko
  • Musika ateratzen bada, zein den
  • Zer ikasiko duen horretara jolasten
  • Ea neska ala mutila izateagatik eman diogun (besteari emango genioke?)


Farapi taldeak esaten duen moduan, festak herriaren nortasunarekin, gizarte egiturarekin eta genero sistemekin lotuta daude. Kultura islatzen da bertan, “ohiturak”, “tradizioak”, “betiko” kontuak… Askotan, festa giroa dela eta, eraso sexistak justifikatu egiten dira… Batzuen “ondo pasatzea” besteon atsekabea da. Badira Euskal Herrian zenbait ospakizun non emakumeak baztertu eta erasotu egiten dituzten, baita emakume horiei babesa/elkartasuna adierazten dioten edozeini ere. Adibide gisa, Irungo eta Hondarribiko alardeak ditugu. Aurten, Euskal Herriko Mugimendu Feministak egindako deialdiarekin bat egin eta Hondarribikoan izan nintzen. Kolosala izan zen… lotsagarria ere… Sentsazio gazi-gozoak izan nituen, emozioz beteriko eguna izan zen…


Honen inguruan beste post bat idatzi nezakeen, baina egun horretan bizi nuena esaldi bakar batean laburbildu beharko banu, “zuen txaloak izango direlako gure indarren hauspoa” izango litzateke, Arantxa Urretabizkaiak dioen bezalaxe.

Bestalde, badago edozein jai edo ospakizuni lotuta dagoen ezinbesteko elementu bat, musika alegia. Azken urteotan, oso modan jarri den musika estiloa dugu “regetoia” (batez ere gazteen artean); sexista eta matxistatzat jotzen omen dena. Eta egia da, letra asko oso matxistak dira eta bideoklipak zer esanik ez, baina badaude beste “regetoi” ez hain ospetsu/ezagun/komertzial batzuk apurka-apurka bere lekua egiten ari direnak eta bultzatu beharko genituzkeenak. Esaterako, Chocolate Remix edo Tremenda Jauría.


Izan ere, sexismoa eta matxismoa aspalditik talde oso ospetsuen abestietan egon da, baina ez gara konturatu edo ez dugu letra horietan erreparatu. Gogora datozkit The Police-en “Every breathe you take”, Amaral-en “Sin ti no soy nada”, Malú-ren “Toda” edo The Beatles-en “Run for your life” abestiak… Hona hemen, The Police taldearen letra zati bat gazteleratuta; ezaguna egiten al zaizue?

Cada aliento que tomes,
cada movimiento que hagas,
cada atadura que rompas, cada paso que des,
te estaré vigilando.
Todos y cada uno de los días,
y cada palabra que digas,
cada juego que juegues, cada noche que te quedes,
te estaré vigilando.
Oh, ¿no puedes ver
que tú me perteneces?
cómo duele mi pobre corazón
con cada paso que das.
Cada movimiento que hagas,
y cada promesa que rompas
cada sonrisa que finjas, cada parte que reclames,
te estaré vigilando.
Cada movimiento que hagas, cada paso que des,
te estaré vigilando.

June Fernandezek “regetoia” eta “perreoa”-ren inguruan oso artikulu interesgarri bat idatzi zuen, normalean ohituta gauden perspektibatik at hausnartzeko balio diguna.

Jai eta ospakizunei lotuta burura datorkidanarekin, hitz-hodei hau osatu dut:
 
Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post bat aukeratzekotan, Irati Mendiguren Cosgayak idatzitakoa izango litzateke. Tradizio eta ohituren inguruan egiten duen hausnarketarekin bat nator (Zer dute jaiek eta ospakizunek, halako tradizio pisutsuarekin eta belaunez belaun errepikatzen eta erreproduzitzen jarraitzeko? Zergatik kostatzen zaigu horrenbeste euren baliozkotasuna kolokan eta zalantzan jartzea? Zer ezkutatzen da ustezko ohitura abegikor, sozializatzaile eta aglutinatzaileen atzean?) eta aipatzen dituen euskal jai/ospakizunetan gertatu zena ere atentzioa deitu dit. Amurrioko sorgin-erreketa horren istorioa irakurtzerakoan, Irantzu Varelaren bideo hau etorri zait gogora.


Jaiak eta ospakizunak hezkidetzaren ikuspuntutik lantzeko baliabideren bat gomendatzekotan, jostailu-katalogo ez sexistak eta sexu-genero estereotipoetatik at dauden mozorroak bultzatzea izango lirateke. Nire ustez, gazteekin lantzeko gai aproposak dira, umetatik nerabeak izan arte egunero eta urtero presente izango duten zerbait direlako.

Nire ustez, hau guztia eremu hezitzaileetan lantzeko erronka nagusia sexu-genero estereotipoetatik at jolastea eta ospatzea izango litzateke; patioetan, etxean, gelan, urtebetetzetan, gabonetan, inauterietan, e.a.

Bukatzeko, Euskal Herriko Bilgune Feministak jai eta ospakizunen inguruan egin duen hausnarketarekin agurtuko naiz. Festa dezagun gaurdanik geroa!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat