2019/01/21

Aktibatu dezagun gure parte hartzea!


Equipo Claves (1994) taldearen proposamena, non parte hartzea bateratu beharreko hiru jarduera-ildoetan "sailkatu" daitekeen, oso aproposa iruditzen zait. Izan ere, parte hartzen jakinahal eta nahi behar da. Nola parte hartzen dugu? Nola komunikatzen naiz/gara? Zertarako parte hartzen dut/dugu? Zergatik? Beharra ikusten al dugu? Motibatzen al gaitu?
-    
-  Gai honetan, bistan daude sexu-estereotipoek zein publiko/pribatu dikotomiakjartzen dituzten mugak... Nahiz eta orokorrean emakumeen partaidetza eta presentzia handitzen ari den, horrek ez du esan nahi genero-ikuspegia txertatuta dagoenik, ez du bermatzen berdintasuna ematen denik edo "egiten diren politikak", "hartzen diren erabakiak", e.a. feministak direnik.

EHUko irakaslea den Mila Amurriok, mintegi honetan Nazio proiektuan emakumeen parte hartzeari buruz aritzen da. Kultura politiko eta botere harremanak aldatzea ezinbestekoa dela dio. Denbora eta espazioen inguruan hausnarketa edo gogoeta bat egin eta emakumeon interesak eta proposamenak aintzat hartu behar ditugula adierazten du, beste gauza askoren artean.


Astean zehar jorratutakoarekin partaidetza parekidea aldarrikatzeko LELOA Buffer Stories Creator-ekin sortu dut:


Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post-en artean, Garazi Esnaolarena aukeratuko nuke, postaren hasieran parte hartzearen izaera aktiboa ikusarazten duelako oso modu zuzenean. Ikasleekin suertatzen zaizkion gauzen inguruan egiten duen hausnarketatxoa ere interesgarria iruditu zait.

Nire inguruan partaidetzaren inguruan behatu dudan aspektu esanguratsu bi aipatuko nituzke:
Alde batetik, orokorrean, gazte zein helduen artean (nire inguruan) mugimendu sozialetan ematen diren foro edo espazioetan parte hartzea minimoa da. Ez daude ohituta jarrera aktibo hori izatera, agian ez dute beharra ikusten edo ezjakintasunetik dauzkagun “beldurrek” atzera egiten diete… Askotan, parte hartzera gonbidatu eta kasurik onenean ezezkoa jasotzen dudanean (ohikoena ezer ez esatea da), “pelma” hutsa naizela sentitzen dut.
Bestetik, nire kasuan, askotan pentsatu izan dut nire parte hartzeko modua oso “maskulinoa” dela. Hartzen dudan jarreragatik, erabiltzen dudan tonu, jestu eta abarrengatik… Eta okerrena da, askotan balio izan didala nire “parte hartzea” eraginkorra(goa) izateko…

Inguru hezitzaileetan partaidetza parekidea sustatzeko erabilgarria izan daitezkeen baliabide batzuk bildu ditut:

Guía de formación para la participación social y política de las mujeres” bildumaren barruan:


Hala ere, "nori" zuzenduta dauden ez zait oso egokia iruditzen. Izan ere, partaidetza aktibo, inklusibo eta parekide bat nahi badugu, guztion ardura dela konturatu behar gara. Baina tira…

Honetaz gain, “Nola landu parte hartzea ikastetxeetan? Gida praktikoa” dugu (15. orrian parte hartzea posible izateko 3 ildoak aipatzen dira; ahal, nahi eta jakin). Bertan, parte hartzearen inguruko hausnarketak, teknikak eta dinamikak, e.a. topa ditzakegu. Printzipioz, Batxilergoko eta DBHko irakasleei, orientatzaileei eta tutoreei zuzenduta dago, baina lanean/geletan lan egiteko moduak berritzeko edo aldatzeko gogoa dutenei ere baliagarri izan diezaieke.

Azkenik, beste urte batzuetako postetan kuxkuxeatzen ibili ondoren, konturatu naiz jende askok, Olatz C-k esaterako, Herri Hezitzailearen harira ateratako partehartzea sustatzeko koadernoei egiten dietela erreferentzia.


Denbora pixkat izanez gero, emakumeen parte hartze politikoaren inguruko hausnarketa jasotzen duen bideo bat uzten dizuet. Bertan, mugimendu feministako eta instituzioan lan egiten duten berdintasun adituen ekarpenak edo gogoetak biltzen dira.



Ondo izan!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina