2019/02/18

IDENTITATEAK LANTZEN




Aurreko edizioetako ikastarokideen pos HAU uzten dizuet! identitatea nork bere modua sentitzeko askatasuna duelako! 

Identitateen garapenaren inguruan islatzen duen esaldiren bat hautatu. Zein dira hori betetzeko curriculum ezkutuan kontuan hartu beharrekoak?

"Oinarrizko Hezkuntzak hezkuntza‐eskubidea bermatu behar die pertsona guztiei; beraz, zuzentasun eta justizia sozialaren planteamendu etiko batetik, hezkuntzak aukera‐berdintasuna eskaini behar du, inolako bazterketarik gabe, eta konpentsatu egin behar ditu desberdintasun ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta pertsonalak". 

Hezkuntza-eskubidea denek izan behar dute inolako bazterkeriarik gabe. Ezintasun ekonomiko, kultural, sexualak, politikoak, etnia edo pertsonalak direlarik. Hau bermatu beharra dago. 


Aipatu itzazu zure inguru hurbilean genero-identitateen inguruan emandako aurrerapenak. Ze sinesmen faltsu desikasi behar izan dira?

 Inguru hurbileko batzuk genero-identitatearen inguruan eman diren aldaketak ez dira handiak izan, beste inguru hurbileko jende militantean aldiz bai. Segun eta non kokatzen zaren aldaketa batzuk nabarmenagoak izango dira besteak bano, nik ez nituzke denak zaku berean sartuko. 

Denak ez dutelako pentsatzen izakia produktu kulturala dela eta determinatutako sozializazio baten arabera moldatzen dela. Batzuek, oraindik oso biologizistak dira eta ez dute diskurtso hori barneratu.
Gizarte guztira ez da heldu diskurtso hau eta askori ez zaie komeni zabaltzea, beraien interes propioen aurka doalako. 

Ikastaroan osagarria dagoen txostenean parrafo honekin geldituko nintzen 

 "Denok jaiotzen gara kultura, hizkuntza, historia baten barruan. Hortik abiatuta, aurreko gaietan ere aipatutako prozesuan (eraiki-desegin-eraiki) hezkuntzak zeregin handia du, ikasleek eta irakasleek subjektuen eraikuntza-abentura horretan. Abentura bai, identitatearen eraikuntza ez delako inoiz amaitzen, identitatea, bizitza bezala, aldakorra delako, alde batetik, eta anitza, bestetik. Bizitza-momentu berean identitate ezberdinak osatutako identitatea dugu eta etorkizunean ez dakigu nor izango garen. Abentura ederra, benetan. Identitateen garapena prozesu sortzailea da, eta sortzailea den aldetik zalantzan jartzen ditu kultura-modu batzuk, tartean eskolarenak. Identitateen garapenean askatasunaren alde apustu egitea ez da soilik tolerantzia eta identitate anitzen inguruan dauden sinesmen faltsuak desegitea eta zapalkuntza-jarreren kontra jotzea, horren instituzionalizazioa haustea ere bada. Apustu politikoa da".


Artikulo HAU uzten dizuet hemen! Ondo segi!!

 "Pertsona transexual adina transexual izateko modu daude. Horrek sortzen duen logika erabat duala da, gorputza eta psikea banatzen dituena. Ikuspegi horren arabera, zure gorputza nahastuta dago". 

"Nire ustez, gorputzak ez dira nahasten, gizarteak eta euren genero erregimenak nahasten dira. Emakumeak eta gizonak oposizioz definitzen dituzte erregimen horiek, eta bi marka sexual horietan sartzen ez garen gorputz guztiok, gatazkaratuak gaude. Gure gorputzek pairatzen dituzte gizartearen arauen min kolateral horiek".

"Niretzat hor dago koxka. Zein da gure gorputzen beste esanahi batzuk sortzeko modua, gure bizitzak bizigarriagoak eta jasangarriagoak egingo dituena? Nola sortu benetan gorputzaren autodeterminazio bat, non bakoitzak ahal eta nahi duen moduan kudeatuko dituen bere genero nortasuna, bere orientazio sexuala, eta bere praktika sexualak?" 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina