2019/03/03

SEXUALITATEAREN KOLOREAK!!


Heziketa afektibo-sexuala beharrezkoa da bakoitzaren burua ezagutzeko, besteak
ezagutzeko, bakoitzaren bizipenak ulertzeko eta gorputza onartzeko. Baita besteak onartzeko
eta haiek gurekiko dituzten desberdintasunak ulertzeko ere. Horrela, ulertuz eta onartuz,
bakoitzak erabaki aproposagoak hartzeko gai izango da eta zoriontsuagoizateko aukera  
gehiago izango du.
Sexu-hezkuntza prozesu bat da eta aurrera doa umeen garapen mailarekin batera, beraz,
ematen dugun informazioa era batekoa edo bestekoa izango da haurren adinaren arabera.
Ikasketa prozesu hau bizitza osoan zehar eman behar da eta ez da soilik informazioa jasotzea,
sexualitatea bideratzen ikastea ere bada. Txikitatik sexualitateari buruzko informazioa eskura
izango dute, horrenbestez, hobe da, sexu hezkuntza on bat izateko, kontrolatzea eta ondo
bideratzea ikasten dutena. Familia, eskola eta gizartea dira umeen hezkuntzan parte hartzen duten
agenteak, beraz, sexu-hezkuntza osasuntsu bat hiru esparru hauetatik bultza dezagun, adina bakoitzari
egokituz


Prozesu osasuntsu bat garatzeko ondoko hauek kontuan hartu behar dira:

- Bakoitzaren garapen indibidualarekiko errespetua.
- Aniztasuna
- Sexualitatearekiko jarrera positibo eta arduratsua garatzea,  horrela, arduraz eta
erantzukizunaz jokatuko dute, beraiekiko ez ezik, bizi diren gizarte-testuinguruaren beste
pertsonekiko ere.
- Adinaren arabera landuko da.
- Ez dira ahaztu behar gai honekin erlazionatutako beste aspektuak: desioa eta plazerra,
emozioak, tratu onak, ezagutza, autoestimua, onarpena, kritikotasuna…


Gure eskoletan, gai hau ez dago curriculum esplizituaren barnean, ez da aniztasuna islatzen
eta estereotipoak erreproduzitzen dira. Gainera, askotan, kanpoko erakunde bat arduratzen
da horretaz.


Aurrekoa dela eta, oso egokia da SKOLAE bezalako programak. Programa honetan zeharkako
helburu, eduki eta ekintzak txertatu dira, eskola-ibilbide osorako eta lau ikasketak sakontzen ditu:


AUTONOMIA, INDEPENDENTZIA PERTSONALA ETA ENPLEGUA ikasketak bizitza-proiektu
oso baterantz eramango gaitu, genero-estereotipoak eta mugatzen gaituzten bestelako
baldintzatzaileak gaindituta
KOTZIENTZIA KRITIKOA BERDINTASUNIK EZAREN AURKA ETA ALDAKETARAKO
GAITASUNA ikasketak pertsona arduratsu (bai maila indibidualean, bai kolektiboan), aktibo
eta kritiko bilakatuko gaitu berdintasunerako bidean.
SEXUALITATEA, HARREMAN AFEKTIBOAK ETA INDARKERIAREN PREBENTZIOA ikasketak
harremanak eta maitasunak eraikitzeko autoezagutzan lagunduko gaitu, aniztasuna onartuta eta
harekiko errespetua erakutsita, indarkeria matxistetatik urrun.
LIDERGOA, PERTSONAREN AHALMENA ETA TALDEARENA, ETA PARTAIDETZA
SOZIALA ikasketak maila indibidualean zein kolektiboan indartuko gaitu, eta berdintasunetik
zein errespetutik gizarte-bizitza


Eskolan ditugun erronkak, nire ustez, hauek ditugu:
- Komunitate osoaren formazioa.
- Hizkuntza hezkidetzailea sustatzea eta hizkuntza sexista eta bazterkeria-adierazpenak
aldentzea.
- Sexualitate eredu anitzak ikastetxeko diskurtsoan barneratzea eta normalizatzea eta
bistaratzea.
- Aniztasunaren presentzia bultzatzen duen material didaktikoak erabiltzea.

SEXUALITATEAREN KOLOREAK





Aurreko urtetako sarrera hau aukeratu dut:

ESKOLA GUNE SEGURUA
Batez ere gustatu zait berak jarri duen koadroa mutilek eta neskek nola bizitzen duten sexualitatea
azaltzeko. Eskema horiek apurtu behar direla esaten du. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina