2019/10/29

HEZKIDETZA GENERO-SISTEMA SUNTSITZEN

Gai honen hausnarketa egiteko sexu-genero sistema apurtzeko nahian leku ezberdinetatik ari diren zenbait adibide deigarriak zuekin konpartitzea gustatuko litzaidake.

Horietariko bat Islandiakoa da, Europako herrialde feminista honetan zenbait ikastetxeetan  haur hezkuntzako umeak sexuen arabera banatzen dituzte genero-curriculuma lantzeko asmoz., horrela sexu bakoitzaren ahulguneak lantzen dute. Mutilen kasuan, zaintza lanak, komunikazioa eta sentimenduen adierazpena lantzen dira batez ere, eta neskekin aldiz helburua beraien burua ahalduntzea da.
Eta badirudi datuak diotenez, helburua lortzen ari direla, oso interesgarria.  Umeen banaketaren aurka gauden arren badirudi banaketarekin ere gure helburuak lortzen direla. Azpian dagoen linkan honi buruzko artikulua irakur dezakezue.

https://elpais.com/sociedad/2019/03/29/actualidad/1553875053_920901.html

Debbie Sterling sortutako Goldie Blox jostailuen enpresaren kasua. Emakume ingeniero honek, neskak ingenieritza munduan sartzeko "neskei gustatzen zaien" ingenieritzako jostailuak diseinatzen du (kolore arrosa,....).
Azpiko linkan aurkituko duzue informazio gehiago.

https://compassmag.3ds.com/es/2/Educacion/GOLDIEBLOX-INGENIERIA-PARA-NINA

Amaitzeko, Urtarrilak 2017ko  National Geographic aldizkarian, Generoari buruzko monografikoan, feminista batek (orain ez naiz gogoratzen nor zen) esaten du lortu behar duguna da neskak ez izatea eta ez garatzea gutxiagotasun-pasibitate sentsazioa eta mutilak indartsuak izateko betebeharra ez izatea.

Ellen Degeneresen showan BIC arrosa boligrafoei buruz, oso barregarria.

https://www.youtube.com/watch?v=eCyw3prIWhc






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina