2019/10/22

INON EZ INOR MENPEKO

Hezkidetzaren inguruan ikusten ari garena geroz eta ugariago eta esanguratsuago egiten zaigun
prozesu honen ibilbidean kokatu behar dugu, izan ere, edonon topatzen ditugu, baita geure burua
ere, estereotipoetan murgilduta eta ai! berehala kuestionatzen esandakoa edota barnetik pasatu
zaiguna. 


Eta prozesu honetan zaude ala ez zaude! Hala ere, tarteko bat izan liteke, bidea egin nahi izatea.


Honela iritsi ginen ostiralean geure ekipo osoaren lan saiora. Inkesta egiteko hitzen hodeia  erabili
genuen www.menti.com aplikazioaren bidez kodea sortu eta kide bakoitzak bere mugikorretik
erantzun zuen.

Segidan Hezkidetza definizioa eta esanak bakarka eta, ondoren, bikote parekideetan (aurten ekipo parekidea dugu gurean!!) ideiak, erronkak eta zer gehiago jakin nahiko genukeen jaso eta partekatu genuen.


Ondorioen artean azpimarragarrienak:

  • Etengabeko prestakuntza beharra: hainbat kontzeptuen aurrean segurtasun falta
  • Mekanismo baztertzaileak identifikatzeko asmo sendoa (geure taldean bertan)
  • Erabiliko dugun lehen mekanismoa: Bestearen inguruko hizkuntza goxatzea
Eskertzekoa da dugun komunikazio maila, geure garapen pertsonalean eta profesionalean zein lagungarria zaigun. Hilean behin ostiral batez bi ordu eskaintzen jarraituko gatzaizkio geure hezkidetzaile ikuspegiari.

Leloaren inspirazio-iturri Mikel Laboak Joxean Artzeri eskatu zion “Martxa baten lehen notak” poesiatik dator: INON EZ INOR MENPEKORIKAN (eta elkartasunean guztiok lor dezagun).

Amaitzeko, aurreko edizioren batean egindako sarrera bat aprobetxatuko dut, izan ere, oso bat nator jasotzen dituen hezkidetza lantzeko 5 arrazoirekin. Eskerrik asko #Garazi

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina