2019/10/02

Nire aurkezpena. Rosana Madariaga.

Hezkidetzan Esku Hartzen
Kaixo guztioi,
Rosana naiz, Abandoko Berritzeguneko HH eta LHko aholkularia. Hezitzaile lanbidea maite dut, tresna bakarra mundua aldatzeko dela pentsatzen baitut . Freirek esaten zuen moduan “Hezkuntzak ez du aldatzen mundua, aldatzen ditu pertsonak mundua aldatzeko”.

Hezkidetzaz bustita egon naiz gaztetatik: ikastaro, topaketa, eta batzorde desberdinetan parte hartu dut. Pedagogian lizentziatua, Hezkuntza Bereziko Masterra eta azkenik HHko Magisteritza (dena aldrebes!!! ) egin nuen. Eskolen usainak eta soinuak faltan botatzen ditut. Batek daki, egunen batean bueltatuko ote naiz…

Nahiz eta fama txarra izan, berritzeguneko aholkulariok lan handia ta polita daukagu: berriztapen proiektuekin, formakuntzekin eta egunerokotasunean ikastetxeei sortzen zaizkien zalantza eta gatazkekin. Ahalik eta hoberen egiten saiatzen gara. 

Gogo guztiekin eta espektatiba altuekin hasten naiz ikastaro honetan, baita ere pixka bat beldurtuta lan zama dela eta. Baina… bidetik bidea egingo dugu!!! 
yes we can bilaketarekin bat datozen irudiak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina