2019/10/13

Sare sozialak, munduak "habitatuz"



Sare sozialak, pertsona eta erakundeen artean plataforma digitaletan osatutako komunitateak dira eta hainbat aukera eskaintzen dizkigute edukien eta komunikazioaren inguruan.

Manuel Castells-ek "Informazioaren gizartea"ren kontzeptua erabilitakoan, ekonomia eta globaltasunarekin lotutako ideia nagusi hau azpimarratu zuen...





Hortan datza, nere ustez, Sare sozialen inguruko gakoetako bat: globala eta lokalaren arteko loturetan kokatzearena. Sareak erabiltzen ditudanean, twitter batipat,  globaltasunaren ilusioa izan dezaket baina berehala lokalean ari naizela ikusten dut. Noski "lokala" den hori zabaldu egin zaigu sare sozialen bidez, baino Castells-ek azpimarratzen duen erabaki estrategikoen mundu hori beste bide batetik doala ere somatzen dut.






Nuria Vergés-ek erabiltzen duen "habitar el mundo" kontzeptuari helduz mundu lokala eta mundu globaletik aparte, online eta offline munduen artean bizi garela gero eta nabarmenagoa da. Zein dugu erronka?  Bietan lekua izatea, bietan modu libre eta seguroan bizitzea: informazioan, komunikazioan, edukietan, problemen konponbidean,... Eta ardatz guzti horietan, garapen teknologiari buruz ari bait gara, EHUko Ane Larrinagak dion bezala neskat eta emakumeak at daudenaren distopiari aurre egin. Hemen ere mundu aukera desberdinak daudelako gizon edo emakume izan, omisio patriarkalak agerian uzten duen bezala. 

Hiru mundu hauetan kokatzeari ematen diot garrantzia, eta sare sozialak tresna interesgarria direla deritzot, oso sare gutxi erabiltzen ditudan arren. @msuj






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina