2019/10/27

Sexu-genero sistema: Etiketak apurtuz, pertsonak askatuz


Gaia konplexua da, lehen pentsatzen nuen baino konplexuago. Horregatik nire lema da:

Etiketak apurtuz, pertsonak azkatuz

Jarduerak egiten nuen bitartean, konturatu naiz botere harreman guztiak eta matxismoa oinarri bera dutela.

Sistema bitar hierarkizatu bat sortzen da, eta giza talde bakoitzari rol eta ezaugarri batzuk esleitzen zaizkio, eta horietatik ezin da atera. Ez da kasualitatezko esleipena, baizik eta nagusi den taldea boterean iraunarazteko balio du. Hala da sexu-genero sistema, gizarte-klaseen sistema edo sistema arrazista.

Sistema horiek hausteko oso zailak dira, haien atzetik baitaude irabazi ekonomikoak,   botere ekonomiko eta sozialean sustatzen dira.

Emakumeen kasuan, pertsonen zaintza egiten den lana erabat doan dago. Bere denbora libre pertsona eta pertsona gisa garapenari denbora kenduz. Adibide argia abesti honetan ikusi dut:




Asun aurreko edizioko Post-a aukeratu dut, ikasleekin erabiltzeko materiala oso interesgarriak erabiltzen zituela iruditu zaidalako. Aniztasunen bideoa ezin hobea iruditu zait, oso erabilgarria ikasleekin erabiltzeko:

Hezitzaile bezala ikasleekin baliabide hauek Sexu- genero sistema hausnarketa egiteko, jostailuak aukeraketen hausnarketa lan egingo nuke.
Haurtzaroan jakintza, ezagutza eta adierazpena, jokoen eta jostailuen bitartez garatzen dituzte umeek. Jokoetan umeek gertuko bizipenak eta aukerak adierazten dituzte, portaerak, jokabideak eta trebetasunak ikasten dituzte eta etorkizunerako nortasuna eraikitzen dute.


 

Arazo izugarria dago sexu-genero sistema lantzeko orduan, eta kapitalismoa da nagusi. Sistema menderatze-sumisioa bereko bi zutabe dira, mendetasun horretatik irabazi ekonomiko handia ateratzen delako. Botere ekonomikoak egunero barre egiten digute aurpegira, eta nahi duen bezala erabiltzen gaitu, gure pentsamendu eta desioak moldatzen ditu  eta gureak direla uste dugu.  

Jendartea etengabean aztertuz lortuko dugu zerbait. Baina lortuko dugu egun batean sistema hierarkiko hau suntsitzea?

Ez dakit, oso zaila ikusten dut, egia esan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina