2019/10/28

Sexu-generoa, gure bizitzaren gidari...

Aste honetan irakurgaietan ikusitako esaldi bat nabarmendu nahi dut.  Esaldia 1949.urtean Simone de Beauvoirek "Le deuxiéme sexe" (Bigarren Sexua) liburuan, "Ez da emakume jaiotzen, emakume izatera iristen da" adierazi zuen. Idei honekin adierazi nahi izan zen emakumea eraikuntzan saziala zela,  haur da, hezkuntza eta ohitura kontua zela. Hurrengo hamarkadetan, hortik abiatuta hausnarketa eta ikerketa feministek tiraka hasi ziren. 80.hamarkadean, ikuspegi feministek pixkanaka indarra hartuko zuten. Hauen ikuspegitik, ez bakarrik generoa, baizik eta sexua ere eraikuntzan soziokultural bezala ulertzen hasiko ziren.  
Honi esker, errealitatea beste modu batera ulertzeko bideak zabaldu zituzten, eredu dikotomiko alde batean utzi eta , errealitatean dauden sexu eraikuntza anitzak ere ulertzen. Egungo jendartea eredu dikotomiko horretan oinarrituta eraiki da eta bai hezkutzan, komunikabideetan etabarretan, honi indarra ematen jarraitzen dute. 


Txiki txikitatik, edo hobeto esanda, jaio aurretik, segun eta ze genital mota daukagun, gure bizitza modu batean edo bestean eraikitzen hasten da: gugandik espero dutena, gugana zuzentzeko modua, jarrerak, arroparen kolorea, arroparen itxura, jostailuak… Hurrengo bideoan ikusi dezakezue, genero esteriotipoek ezarritako jantzien arabera nolako jarrera desberdinak hartzen dituzten. Genero estereotipoek emakumeen eta gizonen garapen globala eragotzi dute, jendartea etiketatuz eta bakoitzaren garapen askea ekidituz. 




Jaio aurretik ezarritako etiketak, eragina izango du gure bizitza osoan. Azken finean, sexu-genero sistema gure etorkizunaren gidari bihurtuko da. Horren eraginak, nire inguruan argi eta garbi ikusten ditut. Adibidez, hezkuntza munduan, emakumezkoen presentzia askoz ere handiagoa da. Gizonezkoak egon badaude, baina normalean Lehen Hezkuntzako tutore, Gorputz Hezkuntzako irakasle edo zuzendari izaten dira. Haur Hezkuntzan adibidez, denek emakumezkoak gara, kasualitatea? Ez! 

Eskolan, Haur Hezkuntzako ikasleekin lantzeko baliabide asko daude, gero eta gehiago. Niri, pertsonalki, asko gustatzen zaizkit ipuinen mundua, eta uagriak dira azken aldian sortu direnak. 
 2016an argitaratu zen Yasmeen Ismail-en ¡Soy una niña! ipuina. Idazleak esaten duen bezala: “A la niña de este libro le gusta ganar, es espontánea, fuerte y va a toda velocidad. Hace mucho ruido y ¡Siempre le confunden con un niño!. Oso aproposa da Haur Hezkuntza lantzeko, eta argi ikusten dira genero- estereotipoak. Bestetik, hona hemen ipuin ez sexistak aukeratzeko GIDA oso bat. 




Eskola sozializazio eragile garrantzitsu bat da pertsonen bizitzan. Ez da bakarra, eta indartsuena, baina bertan ematen den denbora dela eta personen izaeran, pentsatzeko eran eta jokatzeko eran eragin nabarmema du, Horregatik garrantzitsua da Hezkidetza eskoletan presente egotea. Askotan, irakaslegoaren arten erresistentziak aurkitzen ditugu. Askotan erreferentzia egiten diode baliabide faltari, baina argi dago zailtasunak pertsonalak direla. Horregatik uste dut lehenengo sentsibilizazioa bermatu behar dugula eta horrela kapazak izango garela prozesu kontziente bat burutzeko!!! 

Bukatzeko, aurreko edizioetako Sarrera hau nabarmenduko nuke, asko gustatu zaizkit Bertan Jarri zituen bideoak eta egindako hausnarketak. Oso balioagarria da aurreko edizioetako sarrerak irakurtzea! Mila esker!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina