2019/11/17

Feminismotik Feminismoetara

Azkenengo Euskal Herriko Jardunaldi Feministetan, boskarrenak 1977. urtean lehenengoak izan zirenetik, ikusi dudan gauza bat aspaldi ari ziren feminista askok esaten sare sozial eta bestelako hedabideetan: feminismoa, maskulinitatea eta generoa bezala, zabala dala eta feminista bakoitzeko bat dagoela. Hau da, ez genukeela feminismoaz hitz egin behar baizik eta “feminismoak” aipatu beharko genituzkeela.





Aurreko urteetako postetatik bat aukeratzea zail egin zait oraingoan. Atzerantza irakurriz joan naiz eta 2015eko #BegoMorea.ren “Geu ta Feminismoa, Feminismoa ta geu” aukeratu dut. Bi arrazoirengatik. Lehenengoa, nire gaurko buru-egoerarekin datorren modu batean idatzita dagoelako: eskematikoki. Oso erraza egin zait irakurtzea eta ulertzea. Eta bestetik, Mafalda.ren biñeta bakarreko komikia erabili duelako: “Ama, zer izan nahiko zenuke bizitza izango bazenu?”. Gogora ekarri dit V0X.eko emakume politikari batek aste honetan esandakoa, eta hori esateko, esan duen tokitik esateko, zenbat emakume ahaldundu behar izan diren lehenago.

Emakume feminista esanguratsu bakarra aukeratzekotan nire ama, Maixabel, aukeratuko nuke. Bere ekarpenak bere hiru semeengan biltzen dira, eta baita nire aitarengan. Eta ilobengan.

                                                       By Jone Arzoz - Irantzu Varela, CC BY-SA 4.0

Esanguratsua eta publikoa edo ezaguna bada aukeratu beharrekoa, orduan Irantzu Varela (wiki, twitter, facebook, instagram, web, youtube eta youtube) aipatuko dut. Ez naiz beti ados egoten esaten dituenarekin. Ez naiz beti ados egoten nola esaten dituenarekin. Eta askotan/gehienetan nik egin beharreko lanan edo egin gabeko lanan izaten da ez adostasuna.
Bukatzeko, Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministetan izandako emakume feministak aipatu nahi ditut. Euren webgunean Salda Badagon aurki dezakezue jardunaldien inguruko info gehiago, hala nola, euren sare sozialen helbideak baita.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina