2019/11/10

FEMINISMOA: PATRIARKATUA SUNTSITZEKO TRESNA BAKARRA

 




Aurreko ikastaroetako post bat aukeratzekotan, #ArgiñeAL-rena aukeratuko nuke, batetik, begi bistara polita iruditu zaidalako, baita definizioa nirearekin oso parekatuta doalako ere eta bestetik, Hezitzaile bezala jorratzeko dauden gaiekin bat egiten dudalako. Eta nola ez, Irantzu Varela aukeratu duelako:  hezkeh0506.blogspot.com/2018/11/feminismoak-bizitzeko-modua-eta.html
Jarduerarekin jarraituz,  inguruan galdetu dut ea prestakuntza akademikoan, feminismoa curriculumeko eduki gisa, nork, noiz, zein ingurutan...aipatu dien, eta ondorengo erantzunak jaso ditut: 
1. "Urtxintxak" GARATU ikastaroen barruan emandako ikastaro batean: "Haur hezkuntzatik hezkidetzan hezten".
2. "Inork ere ez, sekula ere ez. Gure institutuko garaian, insumisioa eta marxismoa, Beltor Brech eta horrelakoak irakurtzen genituen, ezkertiarrak oso, baina feminismo hitza aipatu gabe. Eta unibertsitatean, are gutxiago."
3. "Gizon eta Emakumeen berdinatsunerako Masterra" egin arte ez nuen ezer entzun. Gaur egun, ikasten ari naizen LL.HH eta GG.BB Graduan bai, "Políticas de empleo ikasgaian".
4. "Leheneno aldiz, UBI egin nuenean, instian, Historian, Frantziar iraultza ikasi genuenean, Olimpe de Gouge gillotinaratu zutenekoa ikasi genuenean. Baita filosofian pare bat saiotan ere, pentsamendu feminista ikasi genuen.
Aurreko erantzunak jaso ditut eta whatsappa koadrillara bidali dut, 18 laguni, hain zuzen ere.
Amaitzeko, emakume feminista baten ekarpenak aipatu behar ditut, ez da lan erraza egia esan, hainbaten jarraitzaile bainaiz. Baina tira, hor doaz gustuko ditudan batzuen hiperrestekak eta ikustea merezi duten bideoak:
 Irantzu Varelak bere mikrogunefeministan, "El tornillon", aurkeztutako bideo batzuk jarriko dizkizuet ikusgai:
https://www.youtube.com/watch?v=QvdkOqHFQ8s Feminismo liberala zer den azaltzen du.
https://www.youtube.com/watch?v=szDd3zXltDo Martxoaren 8ko greba feministari buruzko iritzia ematen du.
   Amaitzeko, ezinbestekoa da aipatzea, oraintsu, azaroaren 1, 2 eta 3an,  Durangon, Euskal Herriko  V. Jardunaldi Feministak ospatu direla eta horri buruzko informazioa eta mahai inguru zentraletan landutakoak eskuratu nahi izanez gero, ondorengo hiperrestekan duzuela guztia:   https://eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_Herriko_Jardunaldi_Feministak#V._Jardunaldiak




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina