2019/11/03

GENERO-INDARKERIA: PATRIARKATUAREN GAITZA


Ez da gai gozoa esku artean duguna aste honetan. Datuak eta txostenak irakurri ostean, adierazgarriak zeintzuk diren esatea nekez aukeratu dut, baina baten bat aipatzekotan, ondorengo hauek eman didate atentzioa: Europan, goi karguetan dauden emakumeen %75ak jasotzen omen du genero-indarkeria. Halaber, beste datu batek ere, ileak tente jarri dizkit, EAEn, 2018an, biolentzia matxista pairatu duten %11,6 adingabeak omen dira. Datu horiek argi uzten digute, eremu guztietan ematen dela genero-indarkeria, txikienetatik goi karguetan ari diren emakumeak bitarte. Beraz, esan daiteke zalantzarik egon bada ere, ez dela estatus edota klase kontua, emakume guztiok garela horren biktima, baizik.
Adituen aipu interesagrriak irakurri ditut, baina “Informazio gehiagoren bila?” klikatu ostean, Patricia Amigot-i , Psikologian doktoreari, egindako elkarrizketan irakurritakoarekin bat nator zera dioenean: “Hezkuntzan, eskola barruan genero-indarkeriari aurre egiteko ondorengoa hartu behar dugu kontuan. Hezkidetzak eskolako jarduera eta irakasgai guztietan zeharkakoa izan behar du, ez beste osagai bat”. Nire aburuz, eskola hezkidetzaile batek alda dezake gaur egungo egoera. Horrek funtzionatuko balu, jendarteratzea errezago litzateke. 
Iazko aipu bat aukeratzekotan, #Marijoren lana aukeratuko nuke. Oso polita iruditu zait egindako hitz-jokoa: hezkeh0506.blogspot.com/2018/11/ikasitakoak-desikasi.html
Genero-indarkeria ikasi egiten dela argi dugu, ondorengo adibidean, esaterako: Indarkeria sinbolikoa errotuta dugu, egunero “normalizatuta” dauden egoerak eta guztiz onartuta dauden egoerak bizi baititugu, jantziak erostera goazenean, ikusten ditugun ereduak (argalak, depilatuak, makillatuak, takoi altudunak...) eta hori nahi dugu besteek onar gaitzaten, “gizonek” guapa ikus gaitzaten...etab. Edo umetatik ikasi dugu mutilek indar gehiago dutela, negar gutxiago egiten dutela, ahulagoak garela, ez garela gai bakarrik egoteko...etab. Badugu, beraz, zer desikasi.
Azkenik, gai hau hezkuntza eremuan zein neurritan lantzen den esaterakoan, egun batekin lotzen dugula argi dago, azaroaren 25arekin, alegia. 
1981ean deklaratu zuten Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna, Latinoamerikako lehenengo topaketa feministan. Topaketa horretan, gizarteko eremu guztietako genero-indarkeria salatu zuten emakumeek, eta, era berean,: etxeko tratu txarrak eta erahilketak, bortxakeriak, sexu-jazarpena eta emakumeenganako indarkeria oro har. Mirabal ahizpen asesinatzea ez ahazteko aukeratu zuten egun hori. 1960an Trujillo diktadorearen polizia sekretuak hil zituen hiru aktibista horiek, Dominikar Errepublikan.


Horrekin lotutako hainbat ekintza bideratzen dira ikastetxeetan. Gaur egun, familien inplikazioa ere ageri da. Halaber, herri mailan ere, udalek nahiz mugimendu feministek eragindako manifestazioak zein adierazpenak esanguratsuak izaten dira. Hunkigarria izaten da eta era batean, genero-indarkeriaren ondorioz erahildako emakumeak ere kontuan hartzen dira egun horretan. Horrekin lotuta, Hezkidetza II.Planean, 8 zutabe lantzen eta garatzen dira. 8.zutabea da hain zuzen ere, “indarkeria matxistaren prebentzioa” lantzen duena. Beraz, horrekin lotutako eta bertan adierazten diren helburuak kontuan hartuko ditugu azaroko mintegian lantzeko. Ondorengo edukiak dira landu beharrekoak eta gure erronka hortik bideratuko genuke:
  Feminitate ahaldunduak • Berdintasunezko maskulinitateak • Feminitate ahaldunduak • Berdintasunezko maskulinitateak • Sare sozialen erabilera generoaren ikuspegitik • Ziberma txismoa • Maitasun erromantikoa • Mikroma txismoak • Genero-indarkeriaren gaineko mitoak • Ziberindarkeria: sexting, sextor tsioa, gromming, pornomendekua, ciberstalking • Maitasun erromantikoaren mitoak • Genero-indarkeria eskolaren ingurunean • Harreman osasun tsuak versus harreman toxikoak • Emakumeen genitalen mutilazioa • Sexu-indarkeria bikote-harremanetan • Genero-indarkeria gaueko aisialdiko espazioetan • Posible dira bestelako harreman afektiboak eta sexua
Horra hor Emakumeen kontrako biolentzia geletan lantzeko proposamenak: 12 cortos para trabajar la violencia de gƩnero en le aula:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina