2019/11/04

Indarkeria(K)

Ikusi dugunez genero-indarkeria modu askotan egituratzen da eta forma asko hartzen ditu, batzuk ezkutukoak eta besteak oso agerikoak.
Enuke esango "ezkutuko" horiek arriskutsuagoak direnik, izan ere, ez dira zuzenak eta ezta ere oso bortitzak edo identifikagarriak, baina justu horregatik kontu handiagoa izan behar dugu. Nire inguruan identifika ditzakedan indarkeriak sinbolikoak eta mikromatxismoak dira baina askotan, hurbilekoek eta lagunek egiten dituztenez, ez da ezta izendatzen ere. Bidezkoa iruditzen zait esatea, emakumezkook indarkeria jazaten dugun era berean, indarkeria erreproduzitzen dugula besteongan ere, ez da aldebakarreko auzia eta hau identifikatzea ere beharrezkoa dela deritzot.

Auzi honekin amaitzeko, identifikazioa da lehen bidea, eta gero eta argiago dugu denok noiz ematen den indarkeria kasu bat (dena delakoa). Egia da baita, erasotua sentitzea oso subjektiboa dela, denok ez baitugu indarkeria era berean identifikatzen ezta sufritzen. Adibidez, niretzako kalean ohiu bat eraso bat izan liteke baina nire lagun batentzat ez. 

Azaroan gaudela aprobetxatuta, jakina da Azaroak 25ean Nazioarteko Indarkeria Matxistaren aurkako eguna dela aproposa iruditzen zait emakumeok ez garela indarkeria jasotzen dugun bakarrak, askotan ahazten baikara genero auzia dela eta, transgeneroek ere indarkeria sistemikoa pairatzen dutela, eta are gehiago, atzerritarrek eta ezgaitasuna dutenak egoera zaurgarriagoan daudenez, indarkeria pairatzeko aukera handiago dute. Eta ez dut uste gehiegi hartzen denik kontuan.
Azkenik, esango nuke egun honek bisibilizazio modura balio duela bai, eta egun honetan denok gaudela indarkeriaren kontra, bai gizarte eragileak, bai alderdi politikoak eta bai gizarte zibila. Baina gerora, uste dut ezer gutxi egiten dela egoerari instituzionalki konponbidea emateko, eta salaketa egunera mugatzen direla.

Google irudietan "Azaroak 25" jarri ezkero agertzen dena: 

 


Azkenik, pasa den urteko blogari begira sarrera hau aukeratu dut: http://hezkeh0506.blogspot.com/2018/11/mundua-dugu-irabazteko.html  oso azalkorra baita!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina