2019/11/19

Legalitatea, etika eta errealitatea.


Legalitatea, etika eta errealitatea. Askotan hiru kontzeptu horiek ez datoz bat, eta horregatik egiten da lege-esparrua hain garrantzitsua. Koltxoi bat izan behar dugu, hizpide ditugun oinarrizko eskubideak exijitzeko.
Hezkuntzak eta berdintasunak lotura estua dute, eta gezurra dirudi garai hauetan hori azpimarratzea beharrezkoa denik. Baina zalantzarik gabe, hala da.
Inoiz aipatu dudan bezala, hezkuntza mundua aldatzeko dugun tresnarik onena bada, zalantzarik gabe, berdintasuna (eta hezkidetza elkarrekin eskutik helduta) izango da daukagun armarik indartsuenetako bat.
Kontuan izan behar dugu, halaber, legezkotasunak ez dituela beti islatzen hezkuntzak islatu behar dituen alderdi etikoak eta balioak.
Azkenik, errealitatea gizaki gisa bizi, sentitu eta garatzen garen dimentsioa da. Hemen zehaztu behar dira legeak edo hezkuntza-proiektuek ezartzen dituzten proposamen edo betebehar horiek guztiak. Gai izan behar dugu gure jardunbide egokien balioa nabarmentzeko, baina ausartak ere izan behar dugu gure ikastetxeetako eta gure bizitzetako balio etikoak praktikara eramateko (zergatik ez).
Eta hezkidetza eta berdintasuna dira, zalantzarik gabe, horietako bi.
Nik ez nuena ezagutzen  EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Planak (2018ko ekainaren 19a), berdintasun-arloan esku hartzeko ardatzei dagokienez,  proposatzen dituen gizarte-aldaketarako erronkak berdintasun arloko esku-hartze publikoa bideratzen duten hiru ardatz hauen inguruan egituratzen dira:

  • emakumeen ahalduntzea.
  • ekonomiak eta gizarte-antolaketa eraldatzea, eskubideak bermatzeko.
  • eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitza.
Emakundeko bideo honetan azaltzen da legeetatik bizitzara pasatu behar garela:


Nola txertatuko dira Berdintasunerako Legea aldatzeko jaso diren ekarpenak?



Hona hemen nire "hitzen hodeia" kontzeptu garrantzitsuenekin:

Gomendatzen dudan post-a hauxe da, interesgarria, kritikoa eta oso ondo idatzita;


Azkenik, Intered-eko material hau gustatu zait, proposatzen baitigute errealitatera bajatzera, lurra hartzen...








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina