2019/11/25

Legeen bueltan






Pasa den urteko hausnarketak begira, hurrengoa aukeratu dut: sexualitatearen inguruko hausnarketa egiten baitu eta kasu honetan, oso beharrezkoa iruditzen baizait. Nik neuk ere hortik bideratuko dut neurea.

Legedi plan honetatik enuen ezer ezagutzen beraz, dena azpimarra dezaket, baina esan bezala, harreman afektibo-sexualei ematen dien garrantzia azpimarratuko dut, garrantzi handikoa baita txikitatik heziketa egokia ematea gai honetan; ni gaztea naizen arren, nire belaunaldiak ez du horrelakorik izan (21 urte) eta gainera, internetaren erraztasunekin birproduzitzen diren jarrerak ere irentsi ditugu eta hau batez ere, jai eremuetan oso nabarmena da.

Beraz, berriz 7.zutabeari eutsiko diot: "7. Berdintasunezko hezkuntza afektiboa eta sexuala. Hezkuntza sexualak, osasun eta garapen pertsonal gisa, helburu du pertsonalki haztea eta sexuarekiko jarrera baikor eta arduratsua izatea; hartara, arduraz jokatzen laguntzen du, ez norberarekin soilik, inguruan duen testuinguru sozialeko beste pertsonekin ere."  Eremu honetan eragintea beharrezkoa iruditzen zait baina oso tabu handia da oraindik gurean, beraz, gaia planteatzerako orduan bortitza izan daitekeela baita (pare bat aldiz sexologia klaseak izan ditugu, eta oso eredu androzentriko eta heterosexuala erakusten zutela alde batera utziz, klaseko neska-mutilok lotsa zela eta ezin genuen naturaltasunez hartu eta ikasi).


Bukatzeko, egia esan, legedia egotea garrantzitsua iruditzen zait, marko legala egotea ezinbestekoa delako, baina era berean, legeak arau hausteak zigortzeko soilik balio dute, hau da, egin eta gerokorako. Eta gainera, bizitzaren joan-etorrian helarazi izan didaten mezu nagusia beti berdina izan da: legeak egon badaude, baina ez dute ezertarako balio. Tira, ez dakit, nahiko ezkorra naiz gai honekin, baina ala ere hauen existentzia beharrezkoa iruditzen zait.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina