2019/12/08

EMAKUMEEN EKARPENAK ETA PRESENTZIA: IDATZI GABEKO HISTORIA

EMAKUMEEN   EKARPENAK    ETA  PRESENTZIA:     IDATZI GABEKO HISTORIA

 
 
   Gai hau jorratzerakoan, asko gustatu zait landu den balore  bat: PROTAGONISMOA, "protagonista izatea nork bere bizitzaren jabe izatea, jatorriz dituen ahalmenak ezagutuz eta bere buruarekin eta bere inguruarekin gustura izateko garatzen dituen gaitasunak ahalbideratuz, bere aukerak eta ingurukoenak hobetuz. Horrek behartzen du nork bere garapenean eta ikaskuntzan parte aktiboa izatera, gorputza, emozioak, adimena, harremanak, identitatea erregulatzeko emanez norberari"

 Ez nuen ezagutzen  Begoña Salasen Pentazitate eredua  eta gustatu zait. Ikasleen identitatearen eraikuntzan, hezitzaileon begirada eta "bidelagun" lana oso garrantzitsua da eta eredu honek eskaintzen duena oso aproposa da hezkidetza aurrera  eramateko.

https://sites.google.com/site/pentazitatea/


  Eta kontzeptu hau lantzen duelako aukeratu dut aurreko edizioetatik Elok, 2015ean idatzitako post-a:

http://hezkeh0506.blogspot.com/2015/12/emakumeen-presentzia.

Pentazitatearen 5 oinarriak benetako erronkak dira eskola , eremu hezkidetzailea izatea nahi badugu:


1.   Sistema sozialak kanpotik inposaturiko estereotipoak zalantzan jarririk, IDENTITATE PERTSONALAK garatzeko bidea zabaltzen du.
2.   Ikasketa autonomo eta funtzionala du abiapuntu, eguneroko bizitzari lotua eta pertsona bakoitzaren jakituri, maitasun eta botere ahalmenak onartzen ditu.
3.   Inteligentzia globala garatzen laguntzen du, pentsaera, sentimendu eta ekintzen arteko koherentziari esker.
4.   Berdintasunean eta ekitatean oinarrituriko harremanak eratzen ditu elkarbizitzaren autorregulazio eta kudeaketaren bitartez. Genero femenino eta maskulinoaren barneraketak sortzen dituen bazterkeriak gainditzen ditu, estereotipo kulturalak,  sozialak, ezaugarri fisiko edo psikikoagatikoak, aukera sexuala dela eta dauden estereotipoak... ere bai.
 
 
5.   Pertsona bakoitza adimena, gorputza, emozioak, esentzia eta esparru sozialak osatzen dutenez eta esparru guztiak elkarrekin harremanetan daudenez, eredu hau saiatzen da esparru bakoitzeko oinarrizko gaitasunen garapenean, horrela, pertsona orok bere haziera integrala eta bere bizitza proiektu pertsonala armonia, errespontsabilitate eta konpromiso pertsonal zein sozialaren bitartez eratuko duelarik.

  Gure identitateak horrela eraikiko bagenitu, emakumeon botere garapena bestelakoa izan beharko luke. Maila pertsonalean egindako lana litzateke honakoa, baino honek jendartean, ideologian, kulturan, ekonomian eta ezagutzan aldaketak eragingo lituzke.

 ERAIKITZE LAN hau , aldiz, ez da nahikoa etorkizun parekide bat ziurtatzeko eta beharrezkoa da, nire ustez, KONTRA BOTERE LANari ekitea, eta hor kokatzen dut, hain zuzen, androzentrismoa eta  sexismoaren ondorioz eman den ezagutzaren jabetzaren lapurretari buelta emateko lana: orain arte kontatutako HISTORIAREN BEGIRADA KRITIKOA  eta HISTORIAREN BERRIDAZKETA (emakumeek egindako ekarpenak  eta ezkutuan egon diren emakumeak plazaratzea eta baloratzea)

Bukatzeko, SARA CARRACELAS aukeratu dut .Nire eskolako ikasle ohia da eta bere bizitza , trabaz eta erronkaz  benetako  istorio bat izanda, neska honek egunerokotasunean erakusten  duen adorea   eta lortutako emaitzak eredugarriak dira guztiz. Hona bere bizitza laburbiltzen duen bideo bat:


https://www.youtube.com/watch?v=u3o_LJ_utqs


 
 
AUPA SARA !!!! Euskal Herriko kirolaren historian zure tokia ederki irabazi duzu!!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina