2020/01/08

Hezitzaileon denbora eta arreta berdinkidea

Aste honetan errepresentazioa eta denboraren erabileraren kudeaketa berdinkidearen garrantziaz aritu gara eta post honetan batipat denboraz jardungo dut, arreta deitu baitit azken atalean agertzen den ikerketak. 
Inés Alberdik dio MUJER Y EDUCACION : UN LARGO CAMINO HACIA LA IGUALDAD DE OPORTUNIDADES azterketan, mutikoek neskek baino arreta-denbora gehiago jasotzen dutela eta honenbestez elkarreraginek kalitate maila handiagoa dutela hezitzaileen aldetik. Honek guztiak konfidantzan eta autoestimuan eragina duela, nola ez! Gainera irakasleek nahiago dutela mutilei irakatsi, nahiz gatazkatsuagoa izan… Ondorioetako bat da, besteak beste,  zein eratako espektatiba inkonzienteek nesken ibilbide akademikoa kutsatzen duten ere. Hainbeste STEAM estrategiaz dihardugun garai hauetan badugu zer errebisaturik. 
Honela bada, hezkuntza eremuan hezitzaileok denboraren erabileran desberdinkeriak detektatzea, kontziente egitea eta aldaketetarako bideak irekitzea funtsezko dugu. 

Iazko Gipuzkoako Berrikuntza Jardunaldietan Begoña Burgoak eman zuen hitzaldian interakzio hauek izan zituen hizpide,  zientzia irakaskuntzari lotuak, eta hezitzaileen jardunak zein puntutaraino konpetenteago bihurtzen laguntzen dituen mutilak nesken aldean, erabat ezjakinean. https://youtu.be/ZMi8o7scPjw
Horregatik akrostikoan jaso nahi dut ideia hau, non geure interakzioez konziente izatea eta eraldatzea ezinbesteko dugun.

Aurreko edizioetatik Iratxe Laes-en OINORDETZA PETRALA posta aukeratu dut, besteak beste, Richar Bacete antropologoaren (especialista en género y paternidades) elkarrizketa batera eraman nauelako eta denboraren erabileraren garrantziaz hausnartzeko eta sentsibilizatzeko interesgarria iruditzen baitzait:

…La paternidad positiva es una paternidad transformadora. Es una paternidad que cuestiona el modelo de padre que tuvimos y te permite construir el que quieres ser…
…El cuidado es tecnología y lo vemos por ejemplo en Enfermería. Quien tiene competencias para cuidar es quien aprende a cuidar. Otra cosa son las emociones y los valores vinculados a esas competencias. Se ha demostrado en nuestra investigación que aquellos hombres con una ideología más cercana a la igualdad, más cercana al feminismo tienen emociones más positivos cuando comparten actividades y cuidan de sus hijos…
Eta denboraren gaia aztertzen ari garen honetan, gure gizartearen erradiografian denboraren falta diagnostikatzen du; denboraren neurgailuan txiroak gara:
¿Por qué Euskadi tiene una tasa de natalidad tan baja si somos una sociedad rica?
Porque es una sociedad pobre en tiempo. Al final la masculinidad no comprometida con los cuidados es por no pagar. Comemos el tiempo de las personas que tenemos más cerca y normalmente es de las mujeres; de nuestras parejas, de nuestras madres.

Amaitzeko, edozein eremutan (hezitzaileetan/familian/enpresetan/jendartean) lantzeko erronken artean, hartzen dugun eta eskaintzen dugun denbora berdintasunak  den-denoi ematen digun aukeraz jabetzea da, ahalik eta ahaldunduen izateko norberarekiko eta gizartearekiko.
Horregatik hezkidetzaren ikuspegia erabiliz, hezitzaileon betebeharra da ikasleen garapen berdinkiderako elkarbizitza-espazio eta denborak ikertzea/ebaluatzea, eta aurrerapausoak birdefinitzea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina