2020/01/13

ZURE PARTEHARTZEAK MUNDUA ERALDATU DEZAKE!

Aste honetan partaidetzari buruz hitzegin dugu. Gai hau oso garrantzitsua iruditzen zait, azken finean, partaidetzaren bidez errealitatea aldatu daitekeelako. Partehartzea boterearekin erabat erlazionatuta dagoela esango nuke, parte hartzen dutenen artean erabakiak hartzen direlako.
Baina ikusi dugun bezala, parte hartzeko jarrera bat garatu behar dugu eta honek eskubide batzuk ematen dizkigu, baino baita zenbait betebehar ere. Horretarako, parte hartzera trebatu behar gara, eta konpromiso bat hartu behar dugu.
Partaidetzak, pertsonarteko harremanak sustatzen ditu eta garapen pertsonalean ere eragina du, ongizate pertsonala hobetzen duelarik.
Premiazkoa iruditzen zait ere, partehartzeak duen eraldatzeko gaitasunaz jabetzea. Honen bidez, botere harremanak aldatu daitezke eta berditasuna sustatu. Baino argi izan behar dugu emakumeak zenbait eremuetan egotearekin bakarrik ez dugula berdintasuna bermatzen.
Hona hemen nere leloa:
Beste edizioetako posten artean #Garazirena aukeratu dut:
“Parte hartuz, parte izaten, parte hartzen”.

Egiten duen sarrera gustatzen zait non  hauxe esaten duen: parte hartzeak, egitea edo ekitea, eragitea eskatzen du. Subjektu pasibo izatetik aktibo bilakatzera.
Horren ondoren bere ikasleei buruz hitzegiten du, proietuetan duten partehartzea etab. Nik ere, nire ikasleengan pentsatzen hasi naiz eta konturatu naiz hainbat geletan (ni ingelesekoa izanik gela desberdinetan ematen dut) mutilek akaparatzen dutela denbora gehiena, askotan jarrera kontua dela eta. Berak dioen bezala, neskak ahaldundu behar ditugu eta mutileei ere partehartzeko beste modu batzuk daudela erakutsi.
Partekaturiko baliabideak ere interesgarriak iruditu zaizkit.

Nire inguruan behatzeko orduan kirolean zentratu naiz. Kirola gizonen esparrua izan da urteetan zehar eta badirudi, poliki-poliki emakumeok ere espazioa hartuz goazela. Txikitatik futbolera jolastu det eta ikusi ditut neskak eta mutilen artean zeuden desberdintasunak, bai ordutegiak emateko momentuan, futbol zelaiak esleitzeko edo soldataren inguruan. Betidanik gustatu izan zait kirola egitea eta txikitan ere kalean ibiltzen nintzen korrika alde batetik bestera, edozein lekutara igotzen etab. Eta hainbat alditan entzun behar izan dut “chicazo” bat nintzela. Zorionez, emakumeen partaidetza handiagoa dela uste dut, baino oraindik alde nabaria dagoela esan genezake. 
Futbolean, gure ekipoarekin estatu mailan konpetitzen genuen eta hainbat alditan izan ginen txapeldun, baino gure ekipoan gutxi batzuk bakarrik zuten soldata bat, eta soldata hau ere nahiko sinbolikoa zen. Beraz, profesional bezela futbolera dedikatzearena utopia bat bezela ikusten genuen. Duela gutxi ikusi ditugu emakume futbolariak beraien eskubideak aldarrikatzen.

Orain, beste proiektu baten sartuta nago: “Emakumea Surflari”. Proiektu hau, genero ikuspegiaren arabera jendartearen eraginagatik surfa praktikatzeko oztopo gehiago izan dituzten sektoreari zuzenduta dago; hau da, emakume, trans eta intersexualei. Surfa egiteaz gain, gure buruarekiko konfidantza, ahalduntzea eta autonomia bultzatzen da. 2014an hasitako proiektu bat da eta hasiera batean 20 bat pertsonekin hasi ziren. 6 urte hauetan, ia 1400 partaide izan gera ekintza desberdinetan parte hartu dugunak.
Hemen dezue ekimena hasi zeneko bideotxo bat:
Beste honetan, lehiaketetan emakumeen partaidetzari buruz hitzegiten dute:



Horrelako ekimenak egotea oso positiboki baloratzen dut eta ezinbestekoa ikusten ditut emakumeen partaidetza sustatzeko.

Inguru hezitzailean, neska zein mutilek partaidetza parekidea izan dezaten bultzatu behar dugu. Horretarako, emakumeei espazio eta denbora berdina eskeintzen diegula ziurtatu beharko genuke. 
Bestalde, emakumeen ereduak eskeini behar dizkiegu, zientzietan bezala kiroletan etab.
Honetaz aparte, partaide izateko trebetasunak erakutsi behar dizkiegu: enpatia, komunikazioa zein entzuteko gaitasuna landuz… Eta horretara motibatu behar ditugu, parte hartuz errealitatea eraldatu daitekeela argudiatuz!!!. Eta nola ez, partehartzeko eremuak erreztu beharko genizkieke.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina