ARANTZA LEIZA
Iepa, kaixo guztioi!
Arantza Leiza naiz. Eibarko AmaƱa Herri Ikastetxean lan egiten dut. Pasa den ikasturterarte musika eta HHko irakasle bezala lan egin dut. Iazko ikasturtean ikasketa buru bezala lan egiten hasi nintzen eta orduan hasi nintzen hezkidetzarekin nire lehen harremanak izaten mintegietan parte hartuaz. Arloaren garrantziaz jabetuaz nire burua hezkidetza arduraduna izateko aurkeztu nuen.
Beraz, ikusten duzuen bezala, gaiarekin dudan harremana duela gutxikoa da baina nahikoa ohartzeko duen garrantziaz; begiak guztiz zabaldu zaizkit eta gogoak ere guztiz piztu ahal dudan guztia jaso eta emateko. Zenbat ikasteko, zenbat egiteko, ilusioz beterik!
Hauxe da espero dudana. Ea ba denok gure helburuak lortzen ditugun eta, poliki-poliki bada ere, benetako berdintasuna eraikitzen hasten garen, gure lan zein esparru pertsonalean, binarismoaren apurketa lortuaz denok askeago eta maila berean senti gaitezen gizarte justuago batean!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina