AURKEZPENA, MIRARI NAIZ.
Kaixo!
Mirari naiz, emakumea, euskalduna, irakaslea…Lehen hezkuntzako 5. eta
6.mailatan aritzen naiz orain dela…urte pila bat!
Bedinanik ikusi
ditut berdintasunaren aurka dauden jarrerak eta egoerak, eta uste dut
derrigorrezkoa dela, hezitzen aritzen garenontzat, gure eta gure ikasleen jarreraz eta jokaeraz konsziente egitea eta
aurrerapausoak ematea berdintasunaren alde.
Azken (10?)
urteetan jabetza eskolek eta emakumeen etxeek antolatutako emakumeen literatura-tailerretan
ari naiz eta horrek ikuspegia zabaldu didala eta gai hau lantzearen beharra
areagotu didala uste dut. Horretaz gai, nire ikastolan gai hau (bizikidetza eta
baloreekin nahastuta, oraingoz) lantzeko (astero ordu pare batez) eskatu didate
eta horretan hasi berri-berria naiz.
Uste dut talde-lan
birtuala egiten, lehen ere formakuntza bat era honetan oso gustura egin izanak
lagunduko didala (Familia eta bikote-terapia horrela egin bainituen). Horretaz
gain, ikasteko gogo handiak ere laguntzea espero dut. Disziplinatua izaten naiz
eta gai hau asko interesatzen zait.
Besteengan,
apaltasuna (askotan iruditzen zait oso gutxi dakidala) eta laguntzeko prest
egotea asko eskertzen ditut; baita, ahal bada, umore piskat jartzea ere (niri
kostatzen zaidalako, agian).
Kolore bat
aukeratzekotan…urdina aukeratuko nuke, itsasoa, zerua… ekartzen dizkidalako
gogora, eta kolore horren barruan intentsitate eta tono desberdin asko
daudelako.
Animalien artean, zaldia aukeratuko nuke, energiaz eta
soseguz Beteta ikusten dudalako. Baita edertasuna eta dignitateaz ere.
Musika eta abesti
desberdin asko gustatzen zaizkit, umorea eta momentuaren arabera. Oraintxe “A
galopar, a galopar…” Paco IbaƱezek abestua dakorkit burura.
Ikastaro honetan ilusioa eta ikasteko gogoa mantentzea gustatuko litzaidake; baita ikastolan (bai ikasleekin eta baita lankideekin ere) martxan jartzeko gauza asko ikastea ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina