Hezkidetzaren
definizio bat bilatzerakoan hainbat ideia etortzen zaizkit burura. Esate
baterako “paradigma hitza” “ikuspegi berria”
“identitatearen eta nortasunaren garapena” “askatasuna, elkartasuna eta parekidetasuna” dokumentuan irakurri
egin ditut,... .
Ideiak anitzak
dira baina argi dago HEZKIDETZA, hezkuntza ulertzeko, bizitzeko eta ekiditeko
ikuspegi berria da. Zergatik berria? Orain daukagun paradigma edo
ikuspegiak pertsonen garapen integrala
ez duelako bermatzen.
Heziberri 2020n
aipatzen den konpetentzien artean, Norberaren autonomiarako konpetentzia
dago, “izaten jakin” hain zuzen . Testuan
aipatzen den bezala lehenengo eta behin argi izan behar dugu zer den “IZATEN JAKITEA” eta argi dago gaur egun
daukagun eredua Gizonezkoen ereduan eta femenino-maskulino dikotomian dagoela
oinarrituta. Beraz IZATEN JAKITEA benetan ASKATASUNEAN oinarrituriko ideia izan
behar da, bai gizonen, bai emakumeen alderdi ON guztiak batuz “GIZA GARAPENA”
bultzatzeko eredua bihurtze duena, genero-estereotipo sexistarik kanpo, noski.
Heziberrin orain aipatzen den metodologia "Pedagogia de la integraciĆ³n" horren barruan, aurreko ideiak kontuan hartu beharko genituzte. Esate baterako, "problema egoerak" eta "integrazio egoerak" azaltzen diren metodologia berri horretan ikasitako konpetentziak aplikatuz, IZATEN JAKIN, konpetentzia hori, adibidez, sexismo egoera baten aurrean garatzeko aukera izan dezakegu.
Hainbat
ikerketetan aipatzen den bezala, egia da, oraindik eskolak genero estereotipoak
eta sexismoa transmititzen dituela, hori dela eta ezinbestekoa egiten zaigu
EREDU honen APURKETA egotea EREDUA BERREGITEKO.
Apurketa hau
nahiko zaila izaten da “Genero Konzientziarik” ez dugulako garatu eta horren
ondorioz erresistentziak aurkitzen ditugu. Hori dela eta, hezkuntzan
hezitzaileei zuzendutako sentsibilizazio eta prestakuntzak ezinbestekoak direla
konturatu behar gara.
Nire ustez, Hezkidetza kontzeptua ondo ulertzeko
dokumentuan aipatzen diren 10 argibideak hasiera hasieratik buruan sartuta izan
behar dugu. Aipagarria izan behar da Hezkidetzaren gaian guztiok ardura
daukagula baita Eskolak eragile esanguratsua dela.
Nik hortik hasiko
nintzateke.
Hurrengo pausua
Prestakuntza izan beharko lukete, batez ere, ereduarekin apurketa bat
sorrarazteko, ez bakarrik sentsibilizazioa egiteko, baizik eta aurrera pausu
bat emateko eredu berriak eraikitzeko helburuarekin.
Eta noski,
amaitzeko ezin dugu ahaztu bide honetan bakarrik ez gaudela, bai gure inguruko
Aliatuak, Mintegiak eta noski sare sozialen aukerak aprobetxatu behar ditugu
bide berri hori eraikitzeko eta benetan ESKOLA ERAGILEA BIHURTZEKO.
Aurrerapenen
artean poliki poliki bisibilizazioak garatzen ari direla aipatuko nuke. Sare
sozialei esker jendeak mezu sexisten kontra altxatzen ari da eta bide batez
konzientziarik ez daukatenak begiak zabaltzen ari dira.
- Oraindik nire ingurukoen artean etxeko egin beharren pisu handiena emakumeen eskuetan dago.
- Neska txikiei "edertasuna" eta femeninoarekin lotuta dauden estereotipoak bultzatzen direlako (printzesak, frozen, margotu apaindu polita egoteko, takoi zapatak,...)
- Jolasak oso desberdinduta daudelako eta txikitatik neskak eta mutilak talde desberdinetan aritzen dira.
- Mutilengan dagoen futbolaren presio soziala
- Normaltzat hartzen direlako oraindik sexismoan oinarrituriko txisteak eta bromak, bai gizonengan, bai emakumeengan.
Beraz jarraituko dugu lanean, UMOREA, ahaztu gabe, noski!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina