2015/10/08

ITZIAR

Kaixo,

Zer moduz?

Itziar naiz, Filosofia eta Etika irakaslea. Bigarren ikasurtea da Hezkidetza arduradun lanetan ari naizela. Iaz nire burua kokatzeko behar izan nuen baina aurten espero dut sakontzea eta gehiago ikastea. Nola esaten da? Zenbat eta gehiago ikasi, orduan eta gehiago jakin nahi. Horrela dela uste dut, bai.
Hori dela eta, oso toki aproposa ikusten dut Ikastaro hau; ideiak, iradokizunak... konpartitzeko eta nik ere nire ekarpen txikiak egiteko asmoz.

Kolore bat: Urdina; itsasoa, zerua... inguratzen eta hartzen gaituena, lasaitasuna emanez.
Animalia: Llama. Beti irudi zait langilea, apala, diskretoa... eta ile horiekin!
Abestia: Ez dut abesti zehatzik ez eta musika estilo zehatzik ere. Asko eta oso desberdinak gustatzen zaizkit. Bat aukeratzekotan: B. Lertxundiren: "Oi ama Euskal herri".
Beraz, hori naiz ni... Llama urdin abeslaria!

Bukatzeko, Ikastaro honen helburuak milaka dira, baian besteak beste, horietako bi aipatzekotan: nire garapen pertsonalerako eta baita nire ingurukoei betaurreko moreak jartzen laguntzeko: ikasleei, irakasleei, lagunei... Azken finean, denon lana dela uste dut.

Mila esker.
Ondo izan.

ITZIAR

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina